Igandekoa "langileria iraultzailearen memoria gurera ekartzeko, egungo proletalgoa borrokara deitzeko eta Kontseilu sozialistak ezagutzera emateko" probestuko dutela esan dute. 18:00etan bilduko dira, Done Eztebe plazan.
Hitzordua maiatzaren 2rako ezarri dute, 19:00etan, Merkatuzarreko bilera-gelan. Hurrengo denboraldirako helburuen berri ematea izango dute hizpide.
Prezioak jaistea, zaurgarrientzako deskontu tarte berriak sortzea eta motora urtea bukatu baino lehen Mugi sisteman txertatzea galdegin dute.
Elizaldeko LH 4, 5 eta 6. mailako ikasleekin bildu da gaur, eta bihar Haurtzaro Ikastolakoen txanda izango da. Ingurumenaren zaintzari buruzko lana da, ikus-entzunezkoa.
'Itsasoarekiko maitasunak guztiarekin ahal duenean' lelopean, 27 film labur eta 3 dokumental proiektatuko dira maiatzaren 4an, 11n eta 18an, Niessen Kulturgunean.
Goizez eta arratsaldez gerraren kontrako eta herrien burujabetzaren aldarria egin zuten atzo DBH 3 eta 4ko ikasleek.
Pasaian erosi kanpaina maiatza osoan egongo da abian, eta ekainean bukatuko da. 5 euroko deskontua lortuko da txartelekin.
'Gipuzkuan da herri lasai bat' izeneko kantua birgrabatzeko ahotsak behar dituzte. Maiatzaren 3an entseguak egingo dituzte, eta 5ean aldiz, ekitaldia.
Errenteriako Udalak Gazteen Jai Batzordea abian jarri du, gazteei zuzendutako ekintzak eurekin batera antolatzeko asmoz.