Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaPolitika

Garraio publikoaren tarifak merkatzeko eskatu dute EH Bildu eta PSE-EEk

Prezioak jaistea, zaurgarrientzako deskontu tarte berriak sortzea eta motora urtea bukatu baino lehen Mugi sisteman txertatzea galdegin dute.

PSE-EE eta EH Bilduk elkarrekin aurkezturiko mozioa aurrera atera zen atzo arratsaldeko udalbatzarrean.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/04/27

Atzo arratsean egindako osoko bilkurako eztabaidagai nagusien artean izan zen garraio publikoa, horren gaineko bi mozio aurkeztu baitzituzten, batetik, PSE-EE eta EH Bilduk elkarrekin, eta EAJk bestetik.

Aurrera atera zen bakarra lehena izan zen, bi alderdi sinatzaileen aldeko botoekin, Ahal Dugu-Podemosen abstentzioarekin, eta EAJren kontrako bozkarekin. Dokumentu horrekin, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari (GGLA) hainbat eskaera egingo dizkiote. Horratx:

  • Tarifak. Tarifen balizko jaitsiera bat aztertzea, eta gutxienez aurten eta 2023an egungo tarifetako prezioei eustea.
  • Laugarren tartea. Deskontuak hobetzea, laugarren tarte bat sortuz “bereziki kalteberak” diren kolektibo berriekin.
  • Leheneratzea. Pandemiaren eraginez ezabatutako zerbitzuak berreskuratzea.
  • Renfe. Renferen aldiriko tren zerbitzuen egungo egoera “arintzea”.
  • Motora. Pasaiako motora zerbitzuan Mugi txartela txertatzea urtea bukatu aurretik.

Aipaturiko neurriak martxan jartzeak suposa dezaken gainkostua Foru Aldundiak bere gain har dezala nahi dute sozialista eta bilkideek. Proposamen horrek legearen bermea duela argi utzi zuten, 1/2011 Foru Arauak agintzen baitu Errepideen Foru Sareko bidesarien bidez bildutako diruaren zati bat horretarako bidera baitaiteke.

EAJren mozioa, babesik gabe
Alderdi jeltzaleak herri barneko bidaietarako garraio guztietan hiribus tarifa ezartzeko mozioa aurkeztu zuen, eta kontra agertu ziren Pasaiako udalbatza osatzen duten gainontzeko hiru taldeak. Horietako bakoitzeko eledunek bozkaren zergatia azaltzeko tartea hartu zuten.
 
Julen Rodriguezek (Ahal Dugu-Podemos) zentzugabekeriatzat jo zuen proposamena, horren baitan jasota baitzegoen, Loreto Osak aurretik azaldu zuen bezala, Pasaiako herriaren barruko bidaiengatik tarifa berezi bat sortzea. “Horrelako neurri batek zentzua izango luke Errenteria edo Irun bezalako herri batean, non auzoen arteko garraioa ohikoa den”. Adibideak jarri zituen: “Ebidenteki, Donibanen frontoitik Pari Berrira joateko, edota Antxon, Prostetik Marea Altara iristeko inork ez du autobus bat hartuko”.
 
PSE-EEren izenean mintzatu zen Lore Suarez gero, Rodriguezen bide beretik, dena den. “Mozioan egindako planteamendua apur bat ezinezkoa da une honetan”, iritzi zion, “ez deritzogu egoki ezta egingarri ere aurkezten den aukerari”.
 
Iraitz Pazos bilkidea zalantzati agertu zen: “Zenbat dira herri barneko garraio horren ohiko erabiltzaileak? Kuantifikatu dituzue? Zein motatako pertsonak dira? Pertsona helduak badira, dagoeneko deskontu bat jasotzen ari dira. Bestetik: nork ordainduko luke aldaketa horrek suposatuko lukeen defizita? Aldaketa honek desitxuratuko luke momentu honetan dugun tarifen sistema osoa”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.