Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
IngurumenaKultura

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko IX. Zikloa aurkeztu dute

'Itsasoarekiko maitasunak guztiarekin ahal duenean' lelopean, 27 film labur eta 3 dokumental proiektatuko dira maiatzaren 4an, 11n eta 18an, Niessen Kulturgunean.

David Sanchez eta Jose Manuel Ferradas zinema zikloko aurkezpenean.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/04/27

Pandemiak eragin dituen konplikazioak gaindituta, gaur aurkeztu dute Errenteria-Oreretako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko IX. Zikloa Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak eta David Sanchez Cimasub-eko zuzendariak. Guztira 27 film labur eta 3 dokumental proiektatuko dira Niessen Kulturgunean, ‘Itsasoarekiko maitasunak guztiarekin ahal duenean’ lelopean. Proiekzio horiek datozen hiru asteazkenetan izango dira; maiatzaren 4an, 11n eta 18an. Saio guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, eta sarrerak doakoak izango dira aretoaren edukiera bete arte.

Cimasub zikloak pasioa, borondatea, talentua eta itsasoarekiko maitasun amaigabea biltzen dituen lehiaketa ospetsua da. Pantaila aurrean gutxitan ikus daitezkeen leku eta espezie ezberdinen irudiak ikusteko aukera emango dute proiekzioek, bideografo onenek ur azpian ematen dituzten ordu guztiei esker lortutako irudi paregabeak eskaintzen dituztenak. Horrekin batera, gizakiak itsasoarekiko duen jarrera desegoki eta krudela azaleratu eta gaur egun onartzeko zailak diren egoerak erakusten dituzte film horietan.

Proiekzioek iraganera bidaia egiteko aukera emango diete ikusleei, gure itsas hondoen gaur egungo egoera eta orain dela 50 urtekoa alderatzeko. Horrez gain, Kantauri itsasorik basatiena eta Kanariar Uharteetako Mantelinen babeslekua ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Gainera, Mediterraneoko hondorik ikusgarriez gozatu eta Indonesiako uretan murgiltzeko aukera ere emango dute proiekzioek.

Argazki erakusketa

Proiektatuko diren film labur eta dokumentalez gain, Cimasub-ekoek ere argazki erakusketa bat ondu dute. Erakusketa hori Xenpelar Etxean izango da, eta maiatzaren 11tik 18ra egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.

Erakusketa hori 24 argazkik osatzen dute, eta itsaspeko hondoetara eramango dituzte ikusleak. Horien artean, espezie bitxi eta deigarrien argazkiak egongo dira, gutxitan ikusten diren egoeretan. Naturaren edertasuna eta gizakiak harekiko duen jarreraren krudeltasuna ere islatzen dira erakusketa berean.

Ikastetxeentzat, Txikizikloa

Itsaspeko Zinema Zikloko azken ekintza ikastetxeetako ikasleei bideratu zaie. 5. eta 6. mailako ikasleak Itsas Etxea Auditoriumean elkartuko dira maiatzaren 4an, 10:00etan, ordu eta erdiko saioan. Txikiziklo hori da hain zuzen lehiaketako zutabe garrantzitsuenetako bat. Helburua da ikasle gazteak itsasoarekiko eta ingurumenarekiko errespetuan heztea. Horretarako, zikloan parte hartzen duten ikastetxeei material didaktikoa bidali zaie, klasean edukiak landu ditzaten ekitaldira joan aurretik.

Saio horretan itsasoaren egungo egoerarekin eta hura babesteko nola jokatu behar den azaltzen duten film laburrak proiektatuko dituzte. Horrez gain, klima aldaketaren arazoari buruzko hitzaldi bat jasoko dute ikasleek.

Informazio gehiagorako, interesdunek Cimasub-en webgunean aurkituko dute Itsaspeko Zinema Zikloko programa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.