Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mende erdiaren ondoren, Pasaian berriro Espainiako Batel Txapelketa

1973an lehiatu zen azken aldiz estropada hori badiako uretan. Denera 80 ontzi uretaratuko dira datozen larunbat eta igandean Donibanen.

Ezkerretik eskuinera, Asuncion Loriente, Harkaitz Millan, Elias Arruebarrena, Imanol Garmendia, Lore Suarez eta Joxean Giron.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/04/28

Datorren asteburuan, larunbat eta igandean, 2022ko Espainiako Batel Txapelketa lehiatuko da badiako uretan. Lehen jardunaldian sailkapen estropadak jokatuko dira 10:30etik aurrera, eta igandean 10:00etatik aurrera, finalak.

Igandeko estropada bi multzotan banatu dute. Lehendabizi B mailako finalak lehiatuko dira, 10:30etik aurrera, eta ordubete geroago, 11:30ak aldera, A mailako ontziena izango da norgehiagoka.

Denera 80 batel uretaratuko dira, horietatik 12 gipuzkoarrak. Haurretatik hasi eta Absolutuen kategoriara arteko maila guztiek izango dute ordezkaritza, neska eta mutil arraunlariak egongo direlarik, halaber, horietako bakoitzean lehian. Haurrek 1.000 metroko distantzia egin beharko dute; 1.500 metrokoa Kadeteek; eta 2.000koa Gazte nahiz Absolutu kategorietako arraunlariek.

Euskadiko eta Espainiako Arraun Federazioek bat egin dute San Juan-Koxtape Arraun Elkartearekin estropada antolatzeko, eta horren nondik-norakoak aurkeztu dituzte gaur bertan, arrosen Donibaneko egoitzan. 1973an lehiatu zen azken aldiz estropada hau Pasaiako uretan, eta bereziki hunkituta agertu dira ordezkariak, 49 urteko parentesiaren ondoren, berriro biziko dutelako etxean txapelketa handia.

Joxean Giron, Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkarteko ordezkaria; Lore Suarez, Pasaiako Udaleko lehen alkateorde eta Kirol zinegotzia; Harkaitz Millan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua; Asuncion Loriente, Espainiako Arraun Federazioko presidentea; Imanol Garmendia, Euskadiko Arraun Federazioko lehendakaria; eta Elias Arruebarrena Gipuzkoako Arraun Federazioko presidentea izan dira prentsaurrekoan.

Herriko alkateordea harro mintzatu da badiaz: “Pasaia arraunaren sorlekua da”. Aintzatetsi du, gainera, asteburuko txapelketak ikusgarritasuna emango diela kategoria gazteenei, sinetsita bulkada direla halako lehiak harrobi gaztea indartzeko. “Zorterik onena opa nahi diet Pasaiako ontziei”, bukatu du, “espero ahalik eta bandera gehien gelditzea herrian”.

San Juango Joxean Gironek ere ilusioz hartu du hitza, eta itxaropentsu agertu da Gazte kategoriako neska nahiz mutilen ontziekin, biak Euskadiko Txapelketan nagusi izan baitziren joan den asteburuan. “Uste dugu aukera garbiak dituztela banderak eskuratzeko”.

Estropadari buruzko xehetasun teknikoak Euskadiko Arraun Federazioaren webgunean topa daitezke, hemen klik eginda.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.