2022/4/28

Pasaia Itsas Festibalaren iraunkortasun atala Trintxerpen kokatuko dute

Lau proiekturen berri emango dute barrutian. Bat irabazi asmorik gabeko erakunde frantziar batena, eta bertoko eragileenak beste hiruak.

Mendebaldeko Sahararen aldeko jarrera hartu du udalbatzak

Espainiako Gobernuaren jarrera aldaketa salatzeko mozioak EHBilduren, EAJren eta Elkarrekin Podemos-IU taldeen babesa jaso zuen. PSE-EEk, ordea, aurka bozkatu zuen.

Bueltan da Oiartzungo Aurresku Txapelketa

Larunbatean 27 dantzari lehiatuko dira udaletxeko pleno aretoan. Irene Arozena eta Maddi Iradik ordezkatuko dute herria.

Errenteriako Udaletxea.

Errenteriako Udalak Herri Behatokia abiatuko du

Politika publikoak herritarrekin modu partekatuan sortzea eta ebaluatzea izango da behatokiaren helburu nagusia.

Herri Arte Eskolako matrikulazioa, martxan

Izen-emate epea maiatzaren 5ean hasi eta 19an bukatuko da, eta online formatuan egin beharko da eskolako webgunean.

Mende erdiaren ondoren, Pasaian berriro Espainiako Batel Txapelketa

1973an lehiatu zen azken aldiz estropada hori badiako uretan. Denera 80 ontzi uretaratuko dira datozen larunbat eta igandean Donibanen.

Txakur jabeen erantzunkidetasuna bilatzeko kanpaina abiatu du Udalak

'Ni arduratsua naiz, eta zu?' kanpainak herri garbi, bizigarri eta osasungarria lortzeko garaian herritar guztiek duten erantzunkidetasuna azaleratzea du helburu.

Emakumeen Itzuliaren azken etapak Oarso Bidasoa zeharkatuko du

Maiatzaren 13tik 15era egingo dute, estreinakoz, Itzulia Women. Azken etapaz zuzenean gozatzeko aukera izango dute Oarsoaldeko eta Bidasoko kirolzaleek.

Agerre eremuko basoa eta lehen sektoreko lurrak eskuratuko ditu udalak

Atzoko apirileko ohiko udalbatzarrean udalaren eta Azpeitia Isasa SLren arteko lur-trukaketa adostu zuten. Alkateak "oso positiboki" baloratu du trukea.

Donibaneko etxe batean indarrez sartutako bi gizon atxilotu dituzte

Bizilagun batek etxebizitzaren barruan "mugimendu susmagarriak" ikusi eta abisua eman zien agenteei. Ondarearen aurkako delitua egotzi diete.

PSE-EEk kezka agertu du delituen gorakada dela eta

Udal gobernuko informazio eta gardentasun eza salatu dute sozialistek, eta borondatea eta konpromisoa eskatu diote alkateari.

udaletxea oiartzun

Hizkuntza normalizazioan eragiteko hainbat laguntza emango ditu udalak

Gaurtik aurrera eska daitezke diru laguntzak. Berrikuntzen artean, TicketBai programarekin eta PuntuEus domeinuarekin lotutako laguntzak aurki daitezke.

IRITZI EMAILEAK. IRAITZ MATEO GOGORZA. OIARTZUN.

Hitzekin

soinuenea xx urtez

'Soinu-tresnak euskal herri musikan' izeneko entziklopedia aurkeztuko du Juan Mari Beltranek

Maiatzaren 14an izango da liburuz eta CDz osatutako entziklopedia honen aurkezpena, Donostian. Musika emanaldi bat ere eskainiko dute aurkezpen ekitaldian.

Tai Chi eskolak, larunbatean Fanderian

Tai Chiaren Nazioarteko Eguna dela eta, saio bereziak antolatu dira larunbatean Fanderiako kirol instalazioetan, 10:00etatik 11:00etara.

Zabalik da 2022ko udaleku irekietan izena emateko epea

Matrikulatze epea maiatzaren 13ra bitarte egongo da zabalik. 2012 eta 2017 urte bitartean jaiotako haurrek parte har dezakete.

Antxoko San Ferminak antolatzen jarraitzeko bi hitzordu berri

Egingo dituzten hurrengo bileren berri eman dute Topaguneak eta Antxoko Jai Batzordeak. Lehenak larunbat honetan bertan elkartuko dira.

Kirol orientatzaile berria du Lezok

Maddi Market izango da aurrerantzean Lezoko Kirol Orientazio Zerbitzuaren arduraduna. Dituen helburuen berri eman du.

jaime cabrero elizalde

Elizaldeko LHko 6. mailako ikasleak "zuzen-zuzenean" ezagutzen ari dira Historiaurrea

Paleolitoa, Neolitoa eta Metalen Aretoa izango dituzte ikus eta ikasgai, 25 orduko monografikoa eskaintzen ari baita Raoul Servert geomorfologo aditua.

Gehiago