Antxoko San Ferminak antolatzen jarraitzeko bi hitzordu berri
Egingo dituzten hurrengo bileren berri eman dute Topaguneak eta Antxoko Jai Batzordeak. Lehenak larunbat honetan bertan elkartuko dira.
Uztailaren 6an egingo du eztanda Antxoko San Ferminetako txupinazoak. Antxoko San Ferminak antolatzen jarraitzeko hurrengo hitzorduen berri eman dute Topaguneak eta Antxoko Jai Batzordeak. Biek ala biek gonbidapen irekia egin diete bizilagunei, festen antolakuntzari batzeko. Horratx datak:
- Topagunea. Hilaren 30a, larunbata, 11:00etan AEKn.
- Jai Batzordea. Maiatzak 10, asteartea, 19:30ean Azokan.
