Donibaneko etxe batean indarrez sartutako bi gizon atxilotu dituzte
Bizilagun batek etxebizitzaren barruan "mugimendu susmagarriak" ikusi eta abisua eman zien agenteei. Ondarearen aurkako delitua egotzi diete.
Joan den asteartean, bi gizonezko atxilotu zituen Pasaiako Udaltzaingoak, Errenteria-Oreretako Ertzaintzarekin elkarlanean, Donibaneko etxebizitza baten barruan.
Agenteek aditzera eman dutenaren arabera, egun hartako 00:45a aldera barruti hartako bizilagun baten deia jaso zuten, zeinak etxebizitzaren barruan “mugimendu susmagarriak” ikusi zituen, jakinda jabea kanpoan zegoela egun horietan.
Abisua jaso eta berehala bizitokira hurbildu ziren udaltzain eta ertzainak, eta bi gizonezko harrapatu zituzten barruan. Ateko sarraila apurtu ondoren lortu zuten sartzea.
Bi susmagarriak ondarearen aurkako delitu bat egotzita atxilotu zituzten.