Kirol orientatzaile berria du Lezok
Maddi Market izango da aurrerantzean Lezoko Kirol Orientazio Zerbitzuaren arduraduna. Dituen helburuen berri eman du.
Lezoko Kirol Orientazio Zerbitzuak (KOZ) orientatzaile berria du: Maddi Market Ferran. KOZen helburua da adin guztietako lezoarren artean bizitza aktiboa sustatzea, “mugiaraztea”, osasuntsu egon daitezen eta ondorioz bizi kalitate hobea izan dezaten. “Azken urteetan egindako ikerketetan argi ikusten da mugitua den pertsona bat zoriontsuagoa, osasuntsuagoa eta autonomoagoa dela”, adierazi du Marketek, Lezoko Udalaren webgunean argitaratu duten elkarrizketan.
Zeregin horretan herritarrei laguntzea da Marketen helburua, horien errealitatetik abiatuta eta gustuko dituzten jarduerekin, proposamen pertsonalizatuak diseinatuz. Doako zerbitzua da KOZen Marketek ematen duena, eta pertsona ororentzat dago bideratua.
Marketek aurrez aurre jasoko ditu herritarrak, euren beharren berri izateko. Honako toki eta orduetan:
Bekoerrota kiroldegian
- Asteartetan 09:00etatik 11:00etara.
- Asteazkenetan 13:00etatik 17:00etara.
- Ostegunetan 09:00etatik 13:00etara.
Osasun zentroan
- Asteartetan 11:30etik 12:30era.
Hitzordua hartzeko
- Telefonoz: 674 171 681.
- Posta elektronikoz: hemen sakatu.
