Javier Cousoren hitzaldia, Reina Aretoan maiatzaren 6ean
Egun berean baino ordu erdi lehenago NATOren kontrako elkarretaratzea deitu burutuko dute Xenpelar Plazan.
Javier Couso eurodiputatua, Bruselasen. Javier Couso europarlamentari ohiaren hitzaldia antolatu dute Errenteria-Oreretako Reina Aretoan maiatzaren 6rako. Hitzaldiaren izenburua NATO, Europa menderatzeko proiektua da, eta hitzordua 19:00etan ezarri dute. Ordu erdi lehenago NATOren aurkako elkarretaratzea burutuko dute Xenpelar Plazan.
Javier Causo Permuy europarlamentarioa izan zen 2014tik 2019ra, eta kanpo aferetako batzordeko lehendakari ordea izan zen.
