Ezingo da Nabalaldean aparkatu datorren asteburuan
2022ko Espainiako Batel Txapelketa Donibanen lehiatuko denez, hainbat gune erreserbatuta egongo dira, gutxienez, 16:00ak arte.
Nabalaldea hesituta egongo da, eta baimendutakoak salbu, ezingo da bertan aparkatu asteburuan, 16:00ak arte. Datorren asteburuan Donibanen 2022ko Espainiako Batel Txapelketa lehiatuko denez, datozen larunbat eta igandean goizeko 8:00etatik 16:00ak bitartean ezin izango da Nabalaldean aparkatu (baimenduak salbu).
Araudiaren berri Pasaiako Udaltzaingoak eman du. Informazio gehiago behar duena haiekin jar daiteke harremanetan 943 00 43 00 telefonoaren bitartez.
