Ipar Martxa maiatzaren 7an Urdabururen eskutik
Ibilbidea ia 14 kilometrokoa izango da, eta Añorgako topo geltokitik abiatuko dira goizeko 9:00ak aldera.
Ipar Martxa antolatu du Urdaburuk maiatzaren 7rako, larunbata. Añorgako Topo geltokian ezarri dute topagunea, goizeko 9:00etan. Añorgatik abiatuko dira Martutenen amaitzeko ia 14 kilometro izango duen ibilbidean.
Izena emateko epea zabalik da, eta maiatzaren 5era arte emango ahal izango dute izena interesdunek. Urdaburu egoitzan eman ahal izango da izena, aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara). Bestetik, badago ere hurrengo formularioa betetzea, hemen klik eginez.