[Gehigarriarekin] Bihar, Oreretako Sagardo Eguna
Bihar da Oreretako XXXIV. Sagardo Eguna. Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, plazak berreskuratuko ditu festak.
Sagardo Egunaren aurkezpeneko irudia. 2020an etxean eta balkoietan egin zen. 2021ean, formatu murriztuan. Eta aurten bai: Oreretako Sagardo Egunak goiz eta arratsaldeko ohiko formatua izango du, plazetakoa, herri girokoa, sagardoaren inguruan ehunka herritar bilduko dituena. Bihar (hilak 30, larunbata) da Oreretako Sagardo Egunaren XXXIV. ekitaldia, beti bezala, herriko eragileek antolatua.
Aurtengoaren berritasuna, nabaria: plazak berreskuratuko ditu jaiak. HITZAk Oarsoaldeko urteko lehen festa handiaren gaineko orrialde bereziak egin ditu, hainbat xehetasun azalduz. Beheko estekan klikatuz gero, hori eskuratzeko aukera dago:
