Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
JaiakKultura
UNAI UNSUAIN ETA GORKA URRUZOLA, ORERETAKO SAGARDO EGUNEKO ANTOLATZAILEAK

[Elkarrizketa] "Plaza berreskuratzea izango da aurtengo berritasuna"

Oreretako Sagardo Eguna bueltan da. Bihar sagardoak herriko hainbat txoko hartuko ditu bi urteko etenaldiaren ondoren. Unai Unsuain eta Gorka Urruzola talde antolatzailearen partaide dira.

Unai Unsuain eta Gorka Urruzola, Oreretako Sagardo Eguneko antolatzaileak.
Erik Salazar
Errenteria-Orereta
2022/04/29

Azken bi urteetan pandemiagatik bertan behera utzi ondoren, nola dator aurtengo Sagardo Eguna?
UNAI UNSUAIN: Nobedade handiena plaza berreskuratzea da. Gogotsu gaude, baina uste dugu orokorrean ere herria gogotsu dagoela. Antolakuntza ikuspegitik elkarteak eta norbanakoak gogoz eta lanerako prest ikusi ditugu. Aurreikuspena oso ona da. Gainera, eguraldiari dagokionez, badirudi ez duela euririk egingo, beraz, Sagardo Egun potentea eta handia izango dela aurreikusten dugu.

Betiko Sagardo Eguna berreskuratu duzue, iazkoa bertsio murriztuan antolatu ondoren.
Gorka URRUZOLA: Orain dela bi urte ez genuen ezer egin. Beste formatu batekin postuak jarri genituen iaz Gamon Zumardian pixka bat girotzeko, eta kutxen salmenta egin genuen. Sagardoa eta edalontziak saldu genituen. Modu horretara, kuadrillan edo familian ospatzeko aukera izan zen. Orain dela bi urte, berriz, etxean konfinatuak ginela, balkoiak apaintzeko deia luzatu genuen. Esan genezake Sagardo Eguneko sare hori ez zela eten. Baina betiko formatua aurten berreskuratuko dugu.

«Deia luzatu genuen
eta jasotako erantzuna inoiz baino baikorragoa izan da» Unai Unsuain.

Galdu zenuten hori berreskuratzea da asmoa, beraz. Herrian eta eskualdean erreferentzia den jaiari bultzada ematea.G. U.: Taldeak lanean jarraitu du bi urte hauetan, baina egoeragatik beste formatu batzuk eraman behar izan dira aurrera. Aurten, duela hiru urte utzi genuen leku berdinetik hartu, eta lanketa horrekin jarraitzea da asmoa.

Bada berritasunik aurtengo edizioan?
U. U.: Lehen esan bezala, guretzat aurtengo berritasuna plaza da, bai Zumardia zein Foru Plaza. Bi gune horietan egingo baita Sagardo Eguna. Berriz ere musukorik gabe egongo gara, eta elkarrekin ospatzeko aukera izango dugu. Panelak ere berritu ditugu, esaterako.

Bi urteko etenaldiaren ondoren, zaila izan al da jendea lanerako mugiaraztea?
U. U.: Oreretak elkarte gastronomiko pila ditu. Eragileei deia zabaldu eta berehala animatu ziren. Kontutan hartu behar da egunean bertan berrehun pertsona inguru behar direla egin behar diren lanak aurrera eramateko. Postuak beteta ditugu eta ordezkoen zerrenda ere egina dago. Aurtengo erantzuna inoiz baino baikorragoa izan da.

«Sagardogileei dagokienez, Gipuzkoatik at etortzen direnak ere badira» Gorka Urruzola.

Eskualdeko lehenengo Sagardo Eguna da. Horrek ere laguntzen al du jendea erakartzeko unean?
U. U.: Hau ez da gure festa, hau eskualdeaz harago doan festa da. Gainera, aitzindariak gara Usurbilekin batera. Badakigu eskualdetik Pasaia, Oiartzun eta Lezoko jende asko etortzen dela. Baina Donostiatik, Astigarragatik, Irundik eta Hernanitik ere jende asko dator.
G. U.: Gainera, sagardogileei dagokionez, ez daude soilik udalerrikoak, baizik eta Gipuzkoatik at etortzen direnak ere badira, esaterako Ipar Euskal Herritik, Nafarroatik edo Bizkaitik.

Eta egitarauari dagokionez, zer berri izango dute Sagardo Egunera bertaratzen direnek?
G. U.: Goizeko hamaikak aldera dultzaineroak, dantzariak eta txistulariak egongo dira, giroa berotzen hasteko. Txotxa eta trikitilariak egongo dira goiz partean, eta sagardo dastaketa goizeko hamabietan hasiko da Foru Plazan, gutxi gorabehera, 14:00ak arte. Arratsaldekoa 18:00ak aldera hasiko litzateke, Gamon Zumardiko txotx erraldoia alegia, zortzi eta erdiak aldera eguna bukatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.