[Galeria] Oreretako XXXIV.Sagardo Egunari hasiera eman diote
Trikitixa, pandero eta bozgoragailuetako txalaparta doinuek herri giro ederra sortu dute Foru plazan.
Eguerdiko 12:00etan hasiera eman diote oreretarrek XXXIV. Sagardo Egunari. Trikitixa, pandero eta bozgoragailuetako txalaparta doinuek herri giro ederra sortu dute Foru plazan. Ez da ezer ere falta herriko eragileek antolatutako ekitaldian; talo beroak, txorixo pintxoak, bertako produktuak, astoa eta sagardo ugari.
Hona hemen goizeko txotxaren argazki galeria: