56 urteko pasaitar baten bila ari dira Aiako Harrian
Ostiralean jarri zuen familiak desagertzearen salaketa, nahiz eta pasaitarraren berririk apirilaren 26tik ez izan.
56 urteko pasaitar baten bila ari dira Ertzaintzaren erreskate zerbitzuak, Oiartzungo eta Errenteriako udaltzainekin elkarlanean, Aiako Harrian. Ertzaintzak jakinarazi du apirilaren 21etik ez dakitela deus gizon horri buruz, eta familiak ostiral arratsaldean jarri zuela desagertzearen salaketa.
Eman diren datuen arabera, 1,75 metroko altuera du pasaitarrak, eta 90 bat kiloko pisua. Ile marroixkakoa da, eta desagertu zen egunean kirol galtzekin atera zen etxetik.
