Bidasoa Itzuliak aldaketak eragingo ditu Donibane-Jaizkibelgo trafikoan
Txirrindularitza proba mendira igotzeko bidegurutzetik igaroko denez, Donibaneko irteera itxita egongo da ostiral arratsaldean, tarte batez.
2022ko Bidasoa Itzulia txirrindularitza probak aldaketak eragingo ditu Pasai Donibaneko errepideetan datorren ostiral arratsaldean. Izan ere, proba hori Jaizkibelera igotzeko bidegurutzetik igaroko da hilaren 6an, 16:30etik 17:30era bitarte.
Pasaiako Udaltzaingoak ohartarazi du ordutegi hori gutxi gorabeherakoa dela, eta alda litekeela lasterketaren garapenaren arabera. Dena den, lehen aurreikuspenen arabera, ordu horretan Donibaneko irteera itxita egongo da trafikoarentzat, eta berdin Jaizkibelera igotzeko errepidea.