Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pentsiodunek borrokan jarraituko dutela argi utzi dute

Hilabeteko lehen astelehenean kalera irten dira pentsiodunak euren aldarriekin jarraitzeko, eta maiatzaren 12an Gasteizen antolatu den manifestaziora joateko deia luzatu diete herritarrei.

Euriak ezin izan ditu pentsiodunak geldiarazi.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/05/02

Hilabeteko lehen astelehena eurena dela argi utzi dute pentsiodunek. Euria lagun izan badute ere, kalera atera dira euren aldarrikapenekin jarraitzeko eta aurrera eramaten ari diren ekintzen eta kanpainen berri emateko. Lehenik eta behin, Maiatzaren 1a gogoan izan dute, eta langileen egunaren borrokaren harira, 2022an pentsiodunen egitekoa borrokan jarraitzea dela argi utzi dute, aurrera jarraitzeko eta euren aldarrikapenak lortzeko.

Apirileko mobilizazioetan zehaztu zuten Euskal Herriko pentsiodunek EAEko eta Nafarroako Gobernuei bideratutako proiektu bat abiatu zutela erakusteko bideragarria dela pentsio guztiak gutxienez 1.080 eurokoak izatea. Horren harira, neurri horiek aurrera eramateko babes esplizitua ematea eta beharrezko erabakiak hartzea eskatu diete alderdi politikoei, eta manifestazio bat antolatu dute maiatzaren 12an, osteguna, Gasteizen. Manifestazio hori 11:00etan irtengo da Gasteizko udaletxeko plazatik, eta pentsiodunak Eusko Legebiltzarrera joango dira. Euren asmoa da Eusko Legebiltzarra inguratzea, alderdi politikoak presionatzeko. Manifestazio horretara joateko autobusak antolatu dituzte herritik 10 euroko prezioan, eta pentsiodun guztiei mobilizazio horietan parte hartzea eskatu diete.

Sinadurak biltzen

Horrez gain, apirila eta maiatzean zehar sinadurak biltzen izan dira. Iniziatiba hori Euskal Herri eta Espainia mailan ari dira aurrera eramaten. Horretarako, hiru puntuz osatutako idatzi bat sortu zuten, ondoren Espainiako Gobernura eramango dutena. Egitasmo horren helburua da ahalik eta sinadura gehien biltzea, eta sinadura horiek ekainean Madrilen egingo den manifestazio batean entregatuko dituzte. Momentuz hilabete eman dute sinadurak biltzen, eta gutxi gorabehera, 10.000 jaso dituzte Euskal Herrian orain arte.

Aldarrikapenen artean, ondorengoak sartu dituzte: 2022rako eta hurrengo urteetarako pentsioen erosteko ahalmena bermatzea, KPI errealaren igoeraren arabera; pobrezia-atalasetik beherako pentsiorik ez dagoela bermatzea, soldatetan eta pentsioetan dagoen genero-arrakala ezabatuz eta gutxieneko pentsioa handituz; eta pentsio publiko duin bidezkoak eta nahikoak eta Pentsio Sistemaren izaera publikoa bermatzea.

Bankuen mozioak

Beste behin ere, pertsona zaurgarrienei banku arreta hobetzeko otsailean erregistratu zituzten mozioak izan dituzte hizpide. Pentsiodunek azaldu dute mozioak Euskal Herri osoan sartu direla, baina emaitzak eta erantzunak askotarikoak izan direla nabarmendu dute. Leku batzuetan onartu dira, beste batzuetan ez da erantzunik jaso, batzuetan deuseztatu dituzte, eta EAJ eta PSE-EEk gehiengoa duten lekuetan mozio alternatibo bat planteatu dutela esan dute. Dena den, bi hilabetetan emaitzak izango dituztela helarazi dute, eta hor ikusiko da zertan dagoen egoera. Pentsiodunek eutsi dute mozio horien helburua arazoa erakustea zela, eta dudarik gabe lortu dutela. Errenteria-Oreretako kasuan, esaterako, Kutxa eta Laboral Kutxak arretarako ordu presentzialak luzatu dituzte pertsona zaurgarrieneni banku irisgarritasuna errazteko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.