Fanderiako Errotak jarduera ugari eskainiko ditu
Lehenengo aktibitatea hilaren 8an izango da, eta azkena uztailaren 16an.
Fanderiako Errotak aktibitate anitz eskainiko ditu hurrengo astetan. Hilaren 8an, Gipuzkoako Erroten Eguna, doako bisita gidatuak antolatuko dituzte errotaren historia eta funtzioa ezagutzeko. Bestetik, hilaren 22an, parkeko animaliak ezagutzeko irteera gidatua izango da. Ekainaren 9an, ordea, uda begira naturan zer gertatzen den ezagutzeko tailerra egingo dute. Uztailaren 16an, berriz, pista jolasa antolatu da, errotari eta ibai inguruari buruzko edukiak lantzeko.
Azkenik, hilabeteko bigarren asteburuetan 10:30etatik 14:00ak arte errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera emango du.
Jarduerak doakoak dira eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Interesdunek badute hurrengo zenbakietara deitzea 943 49 45 21 edo 690 72 02 64. Bestela, badago email bitartez izena ematea, hemen edo hemen klik eginez.