Hilerokoaren mitoei buruzko tailerra eskainiko diete guraso eta hezitzaileei
Haziak, Loregorrik eta udalak elkarlanean antolatu dute 'Mitoak eta ziklizitatea' izeneko saioa. Hilaren 13an izango da, udaletxeko pleno aretoan.
Hilerokoari lotutako mitoei buruzko tailer bat eskainiko dute datorren hilaren 13an (ostirala da), Haziak, Loregorrik eta udalak antolatuta. Bereziki guraso eta hezitzaileentzako saioa izango dela aurreratu du udalak. 17:00etan hasiko dute saioa.
