Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Nikaraguan gertatutakoa ez ahazteko erakusketa inauguratu dute

Amerikako herrialdean azken urtetan ematen ari den Giza Eskubideen urraketa salatu nahi dute erakusketaren bitartez.

Aurkezpena Xenpelar Etxean izan zen.
Erik Salazar
Errenteria-Orereta
2022/05/03

Nikaraguako gobernuak herritarren aurka burutzen ari den Giza Eskubideen urraketa du hizpide atzo Xenpelar Etxean inauguratu zuten erakusketak. Aurkezpena Josefa Meza eta Silvia Zuñiga nikaraguarren partetik etorri zen. Lehenengoa, Nikaraguako gobernuak eraildako gazte baten ama da; bigarrena, aldiz, aktibista feminista da.

Aurkezpena hasi baino lehenago Kultura zinegotzia den Itziar Ostolazak eskerrak eman zizkien biei egindako lanagatik, eta Errenteriako Udalaren konpromisoa berretsi zuen: “Beharrezkoa da memoria hura bisibilizatzea, kontatzen ez bada ahaztu egiten delako”. Bide batez, babesa eskaini zien bi emakumeei eta Nikaraguako herriari Errenteriako Udalaren izenean.

Jarraian, Josefa Mezak hartu zuen hitza eta bere egoeraren berri eman zuen, esanez momentu honetan erbesteratu gisa bizi dela, bere herrialdetik kanpo. Daniel Ortegaren gobernuak bere semea hil zuela jakinarazi eta ikerketa bat egiteko eskatu zuen Mezak: “Egia jakin nahi dugu. Justizia, egia eta ez errepikapena. Horiek dira gure aldarrikapenak”. Bere esanetan, erakusketa gertatutakoa ez ahazteko oso baliagarria izan daiteke, eta egungo egoera geroz eta larriagoa dela salatu zuen.

Ildo beretik jo zuen Silvia Zuñigak. Bera aktibista feminista da, eta orain dela lau urte atera zen Nikaraguatik, eta Euskal Herrian bizi da orain. Nikaraguako erregimenaren aurka doan guztia ez dela onartzen jakinarazi zuen; eta kolektibo ezberdinek,  bere kasuan kolektibo feminista, jasaten duten errepresioa izugarria dela jakitera eman zuen Zuñigak. Berak argi du 80ko hamarkadan eraiki zutena ez duela zerikusirik egungo erregimenarekin: “Hau ez da iraultza bat, hau familia diktadura bat da”. 

Aurkezpenaren ondoren, bideo bi emititu zituzten, eta horiek amaitu ostean, bertaratutakoek galderak egiteko aukera izan zuten. Erakusketa dagoeneko martxan da, eta hilaren 7an amaituko da.  

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.