Oiartzungo errotak gertutik ezagutzeko aukera igandean
'Errotaz errota Oiartzun ibaian barrena' izeneko txangoa egingo dute igandean, Gipuzkoako Erroten Egunean.
![ihurrita errota](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/09/ihurrita-errota.jpg)
Igandea (hilak 8) Gipuzkoako Erroten Eguna da, eta egun hori probestuz, Oiartzungoak bisitatzeko txango bat antolatu dute. Karrikako Artaso frontoitik abiatuko dira (9:45an) oiartzuarrak, eta handik Arraskuko errotara bideratuko dira. Ondoren, Ugartekoa bisitatuko dute (Altzibarren), eta azkenik, Ihurritako errota (Ugaldetxo) izango dute geltoki.
Karrikatik Altzibarrerako bidea oinez egin beharko da, eta bertatik Ugaldetxora eta Ugaldetxotik Karrikarako itzulia aldiz, autobusean izango da.
Izena eman nahi dutenek 943 49 45 21 telefono zenbakira deitu beharko dute, edo bestela, helbide honetara idatzi.