Silo plastikoaren bilketa egingo du udalak hilaren 12an
Belar bolak biltzeko plastikoa jasoko dute udaleko langileek, hainbat auzotan. Aurreko bi egunetan utzi beharko dira hondakinak.
Oiartzungo Udalak jakinarazi berri du hurrengo ostegunean (hilak 12) nekazaritzan belar bolak biltzeko erabiltzen den silo plastikoaren urteroko bilketa egingo duela, hainbat lekutan utzi beharko dira hondakin horiek, udal langileek jaso ditzaten.
Aurreko bi egunetan utzi beharko dituzte herritarrek hondakinak, honako tokietan: Arbelaitz bidearen sarreran (Ergoien), Bizardia
Elkartearen aurrean (Gurutze), Gaintzabal bidearen sarreran (Karrika)
eta Txaparreko zintzilikatzekoen ondoan eta Zerradi poligonoko ekarpen
gunearen ondoan (Ugaldetxo).
Hondakinik gabe eta sokaz lotuta uzteko deia egin du udalak. 943 49 03 77 edo 900 49 11 11 telefono zenbakietara hots egin daiteke edonolako zalantzak argitzeko.