2022ko Kuadrillategi Eguna, larunbatean Pasai Antxon
Oarsoaldeko lau herrietako Kuadrillategi egitasmoko gazteek bat egingo dute Ibaiondo pilotalekuan. Bertan, jolasean emango dute eguna.
2022ko Kuadrillategi Egunak Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekua hartuko du datorren larunbatean. Oarsoaldeko lau herrietako kuadrillategitar gazteek bertan bat egingo dute 11:00etan, eta 17:00ak bitarte, jolas, bazkari eta musikarekin gozatzeko tartea izango dute.
Eskualdeko 12-16 urte arteko 400 gazte elkartzen ditu Kuadrillategik ostiraleroko saioetan, eta horiek guztiak gonbidatuta daude larunbatekora. Horra hor Kuadrillategi Egunerako lau herrietako hezitzaileek osatutako batzordeak osatu duen egitaraua:
- 11:00etan, pasaitarrek harrera egingo diete frontoian gainerako herrietako gazteei.
- Segidan, gazteak taldekatu eta joko eta jolasen tartea hasiko da. Ginkana, olinpiadak eta abar egingo dituzte.
- 13:30etik 15:00etara, bazkaria.
- 15:00etatik 17:00etara, DJ UMEren musika emanaldia.
- 17:00etan, agurra egingo diete pasaitarrek gainontzeko gazteei.