2022/5/4

2022ko Kuadrillategi Eguna, larunbatean Pasai Antxon

Oarsoaldeko lau herrietako Kuadrillategi egitasmoko gazteek bat egingo dute Ibaiondo pilotalekuan. Bertan, jolasean emango dute eguna.

Herriko erosketak "erraz, eroso eta erakargarri" egingo ditu ENARAk

Erosketak etxean bertan entregatzeko aukeraz ematez gainera, Euskalerria aparkalekuan jarri duten Kontsigna izeneko gailu batean jasotzeko aukera emango du zerbitzuak.

Touringek autobusak antolatu ditu igandean taldea Aretxabaletan animatzeko

Sarrerak 5 eta 10 euroko prezioan eskuratu daitezke Aterpe Inmobiliarian, eta bihar da sarrera horiek erosteko azken eguna.

Bekoerrotako eta Altzateko langileek greba egingo dute hilaren 5 eta 7an

LAB sindikatuak deituta, hainbat mobilizazio egingo dituzte Lezoko kirol guneetako langileek bihar (osteguna) eta larunbatean.

Eskola Kiroleko udaberriko bigarren proban onena eman du marea urdinak

Pasaia Kayak hirugarren sailkatu zen larunbatean Zumaian lehiaturiko ur lasaietako norgehiagokan. Bakarkako lanetan ere fin aritu ziren.

Pello Añorga eta Lur Kortaren ipuin kontaketak jasoko ditu Manuel Lekuona bibliotekak

Txandaka ariko dira, astero, gaurtik ekainaren 3ra bitarte. Elizalde eta Haurtzaroko HH3 eta LK2 arteko ikasleei begirako saioak izango dira.

girizia zuzendaritza berria

Batzar orokorra egingo du Giriziak ostiralean

Batzarra deitzeaz gainera, hilaren 12an Araba Errioxara egun osoko txangoa egingo dutela aurreratu du elkarteak. Dagoeneko izena eman daiteke.

Oarso aldizkariko artikuluak maiatzaren 15era arte bidal daitezke

Idazki edo lan grafikoak oarso@errenteria.eus helbide elektronikoan edo ZU! Arreta zerbitzuan aurkeztu daitezke.

Zaintza

Elkar zaintzen jardunaldiak, maiatzean Xenpelar Etxean

Duintasuna eta Gipuzkoa Senideak elkarteek antolatuta, zaintzan sakontzeko lau saio antolatu dituzte bihartik aurrera.

Urdaburuko kideak.

Urdaburuk bi irteera antolatu ditu maiatzaren 15erako

Bi luzerakoak izango dira: ibilbide luzea 46 kilometrokoa, eta motza, 20koa. Izen-emateak irekita daude dagoeneko.

Ostiralean hasiko da Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa

Errenteriako taldea palan eta gomazko paletako modalitateetan lehiatuko da txapelketa horretan ostiraletik aurrera.

Gehiago