Elkar zaintzen jardunaldiak, maiatzean Xenpelar Etxean
Duintasuna eta Gipuzkoa Senideak elkarteek antolatuta, zaintzan sakontzeko lau saio antolatu dituzte bihartik aurrera.
Duintasuna eta Gipuzkoa Senideak elkarteek antolatuta, elkar zaintzen jardunaldiak prestatu dituzte Xenpelar Etxean maiatzean zehar. Jardunaldien aurkezpena bihar (osteguna) izango da, 18:00etan, eta ondoren Yo no soy de aquí film laburra proiektatuko da. Jardunaldien jarraipena maiatzaren 11n, asteazkena, izango da, 18:00etan, eta Gipuzkoako erresidentzien gaia izango dute hizpide langile eta senideekin.
Hirugarren saioa hilaren 18an, asteazkena, izango da, 18:00etan. Bertan zaintzaileei zuzendutako esku hartze programetara hurbiltzeko hitzaldia egingo da Matia Fundazioko langile den Nerea Galdonarekin. Laugarren eta azken saioa hilaren 26an, osteguna, egingo da, 18:00etan. Egun horretan zahartze aktibo eta osasungarrirako terapia okupazionalari buruz mintzatuko dira Elkarte Terapia Okupazionalaren Elkarte Profesionalen (ETOLE) kideak.