Oarso aldizkariko artikuluak maiatzaren 15era arte bidal daitezke
Idazki edo lan grafikoak oarso@errenteria.eus helbide elektronikoan edo ZU! Arreta zerbitzuan aurkeztu daitezke.
Errenteriako Udalak eta Oarso aldizkariaren erredakzio batzordeak gogorarazi dute maiatzaren 15ean bukatuko dela Oarso aldizkariaren 2022ko ediziorako kolaborazioak aurkezteko epea. Aldizkari hori Madalenetarako argitaratzen da urtero, eta errenteriar kultur bizitza aberatsa islatzen du, herritarren lankidetza baliotsuak ere orrien artean hartuz.
Oarso irekia dago idazkiak edo lan grafikoak aurkeztu nahi dituzten pertsona guztientzat, estekan azaltzen diren arauak jarraituz. Horrez gain, kolaborazioak oarso@errenteria.eus helbide elektronikora bidali edo ZU! Arreta zerbitzuan zuzenean aurkeztu daitezke.
Argibide gehiagorako, interesdunek 943 44 96 10 telefonora dei dezakete, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara, edo oarso@errenteria.eus helbide elektronikora idatz dezakete.