Urdaburuk bi irteera antolatu ditu maiatzaren 15erako
Bi luzerakoak izango dira: ibilbide luzea 46 kilometrokoa, eta motza, 20koa. Izen-emateak irekita daude dagoeneko.
Urdaburu Mendizale Elkarteak bi luzerako mendi irteerak antolatu ditu maiatzaren 15erako, igandea, nork bere neurriko irteera aukera dezan. Ibilbide luzeak 46 kilometro ditu, 2.400 metroko gainbeherarekin, eta Oiartzun ibaiaren ere bere erreken arroari bira emango dio. Ibilbide laburra, berriz, 20 kilometrokoa izango da, 750 metroko gainbeherarekin, eta Jaizkibel inguruan murgilduko da. Bi irteerak Urdaburuko egoitzatik aterako dira, 46 kilometrokoa 07:00etan, eta 20koa 08:00etan.
46 kilometroko ibilbide luzea Euskal Mendi Federazioko ibilaldi luzeen zirkuituan dago. Bi irteeren izen-emateak bi modutara egin daitezke. Alde batetik, Euskal Mendi Federazioko webgunea balia daiteke maiatzaren 12a arte. Bestetik, ibilaldien egunean bertan, irteera baino ordu erdi lehenago ere eman daiteke izena.
Ibilbide luzeak 10 euroko prezioa du, eta motzak, 5ekoa. Mendizaleek egunean bertan ematen badute izena, 15 eta 10 euro ordaindu beharko dituzte, hurrenez hurren.