Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bakardadearen aurkako programa bat abiatu du Udalak

Egitasmoaren helburua da bakardadea jasaten duten pertsonei arreta pertsonalizatua ematea eta dituzten premiei erantzuna bilatzea.

Eñaut Gracia eta Aizpea Otaegi.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/05/06

Nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko programa bat abiatu du Errenteriako Udalak, eta gaur goizean eginiko agerraldian, Aizpea Otaegi alkateak eta Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azaldu dute egitasmoaren helburua dela bakardadea jasaten duten pertsonei arreta pertsonalizatua ematea eta dituzten premiei erantzuna bilatzea.

COVID19-aren konfinamenduaren lehen fasean zaintza sare publiko komunitarioa sortu zen herrian, eta 70 urte baino gehiago zituzten edo 65 urte izanik bakarrik bizi ziren pertsona guztiei deitu zitzaien. Iniziatiba horren helburua zen jakitea adineko pertsonak nola zeuden eta zein premia zituzten. Antzeman zituzten behar horiek sare komunitarioaren bidez artikulatu ziren.

Prozesu horretan egin ziren deien bidez 100 pertsona inguruk adierazi zuten bakardadea sentitzen zutela eta akonpainamendu emozionala behar zutela. Hori dela eta, errealitate hori antzemanda eta behar horiei erantzuteko asmoz, udalak bakardadea sentitzen duten pertsonei laguntzeko programa abiatu du. Sare komunitarioan parte hartu zuten boluntarioez harago, udaletik ikusi dute egoera horri modu profesionalean erantzun behar ziotela; horregatik, bi hezitzaile lanaldi osoz ariko dira lanean.

Programa pilotuaren ezaugarriak

Proiektua martxan da dagoeneko, eta helburua 100 pertsona horiekin kontaktuan jartzea da. Momentu honetan, adineko 40 pertsonari gutunak bidali zaizkie etxera. Programaren lehen urratsa telefono bidezko elkarrizketa bat izaten da, eta erabiltzaileak hala nahi badu, ondoren aurrez aurreko hitzordua egiten da.

Esku-hartzea pertsona horiekin hainbat hitzorduren bidez lotzean datza, eta elkarrekin sozializatzeko eta bakardadetik irteteko prozesu indibidualizatu bat lantzean.

Udaletik kontaktatutako 40 pertsona horietatik, pare batek uko egin diote proposatutako programan parte hartzeari, konfinamenduan adierazi zutena baino egoera hobeagoan daudelako eta sare familiarra berreskuratu dutelako. Gainerakoek, berriz, esku-hartze prozesua hasi dute, eta udala lanean ari da haiekin. Kasu batzuetan telefono bidezko harreman jarraitua izatea adostu da, eta elkarren artean baloratuko dute beste urrats bat eman nahi duten. Beste kasu batzuetan, sozializazioa berrezartzen lagunduko duten errutina horiek eraikitzen hasi dira.

Izaera pilotua duen programa horren bidez, udalaren helburua da adineko 100 pertsona horiek modu pertsonalizatuan eta indibidualizatuan harremanetan jartzea eta haiei arreta ematea, esku-hartzearen bidez pertsona horiek zer nolako premiak dituzten baloratzeko eta nahi ez den bakardadeari modu integralean helduko dion planteamendu bateratua egiteko, udalaren eta udalerriko gizarte eragileen artean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.