2022/5/6

Donibane eta San Pedroko motoraren pantalanak berrituko dituzte

Lanek irauten duten bitartean atrakalekuak Santiago plazara eta Sanpedrotarra AEren klubera lekualdatuko dira.

ondarearen jardunaldiak oiartzun

Amaiurko erresistentziaren 500. urteurrenaren harira, hainbat jardunaldi Oiartzunen

Hainbat ekitaldi egingo dituzte ekainean. "Oraindik askok ukatu nahi duten eraso militarraz eta nafar herriak bere nortasuna, independentzia eta eskubideen aldeko erresistentzia borrokaz" ariko dira.

[Erreportajea] Jaizkibel eta herriko ondarea batuko ditu Xoxolurrek

Igandean egingo dute Lezon Oarsoaldeko eta Bidasoko XXXIII. Ibilaldi Neurtua. Jaizkibeldik egin beharreko martxa baino askoz gehiago izango da, edukiz bete duelako bidea herriko mendizaleen taldeak.

Bakardadearen aurkako programa bat abiatu du Udalak

Egitasmoaren helburua da bakardadea jasaten duten pertsonei arreta pertsonalizatua ematea eta dituzten premiei erantzuna bilatzea.

MIREN BERASATEGI. LOTURA FILMS-EKO EKOIZLE EXEKUTIBOA

[Elkarrizketa] "Ohitura falta dago helduen artean animazioa kontsumitzeko"

Animaziokoak, irudi errealekin osatutako lanen "anai txiki" gisatzat jotzen dela oraindik uste du Berasategik. Euskal marrazki bizidunen sasoiaz eta honen kontsumo aldaketaz aritu da pasaitarra.

AROA MORENO DURAN. IDAZLEA.

[Elkarrizketa] «Belaunaldi zaharrak badoaz, eta galdetu al diegu nahiko?»

Idazle madrildarrak (1981) bidaia luzea egin du, espazioan nahiz denboran, ‘La bajamar’ obra Pasai Antxon kokatzeko. Bertako familia baten historia oinarri, «testigantza anonimoak» jaso ditu.

[Erreportajea] Herritarren beharretara egokituko den proiektua xede

Donibaneko Saneamendu Osotasunaren Aldeko herri batzarrak mahai gainean jarri ditu sanjuandarren eskaerak. Dagoeneko enkargatuta dago azken proiektua, eta beldur dira entzungor ez ote dieten egin.

Euskal rockak Donibane hartuko du bihar

Andoni Oilokiegi sanjuandarraren El quinto con tenedor taldeak, Elizabeltzek eta Kuartzek kontzertuak eskainiko dituzte 22:00etan.

oiarpe

Asteburuko pilota partidak (2022-05-06)

Txosteko pilotariek lau partida jokatuko dituzte asteburuan; Oiarpekoek aldiz, bost, gaur.

Errenteriako kirol taldeen asteburuko partidak (2022-05-06)

Touringeko mutilak 3. mailarako igoera lortzen saiatuko dira igandean, eta Ostikoko mutilek mailari eusten ahaleginduko dira gaur.

eskalada

15 kirol jardueraz gozatuko dute haur oiartzuarrek uda honetan

Jarduera hauek bereziki haurrei bideratutakoak izango dira, baina helduek ere aukera izango dute parte hartzeko. Ikastaro bakoitzarengatik 34,70 eta 90,60 euro artean ordaindu beharko da.

2022ko udako kirol jardueren eskaintza abian da

Eskualde mailan nahiz herriz herri, argitaratu dute aurtengo kirol eskaintza. Lezon, Bekoerrota edo Altzaten izena emateko aukera egongo da.

Ehungintza eta bitxigintza sortzaileen bildumak, Jantziaren Zentroan

Torrekua eraikineko Habian! hazitegiko lau sortzaileren bildumen erakusketa irekiko da bihar, 11:00etan, Kapitain-etxeko beheko solairuan.

Jose Luis Ansorena bekaren II. edizioa, bihar

Andra Mari Abesbatzaren egoitzan izango da, 16:00etan, eta 13 ikaslek hartuko dute parte jendearentzat zabalik egingo diren probetan.

IRITZI EMAILEAK. AITOR SALABERRIA OIARTZABAL. LEZO.

Urratsez urrats

Mariasun Landa omenduko du Koldo Mitxelenak asteartean

Institutuko eraikin erantsiak idazlearen izena eramango du aurrerantzean, eta Landa ikastetxearen egunerokotasunaren parte izango da.

Oier Zuñigaren 'Eresia' antzezlana taularatuko dute hilaren 15ean

'Geuretik sortuak' egitasmoaren barruan sortutako antzezlana da. Zuñiga bera, Belen Cruz eta Eneko Gil igoko dira oholtzara.

Gehiago