Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra
IRITZI EMAILEAK. AITOR SALABERRIA OIARTZABAL. LEZO.

Urratsez urrats

Aitor Salaberria Oiartzabal
Lezo
2022/05/06

Eskutik heldu didazu: goazen! Urratsik eman baino lehen, batera eta bestera begiratu dut. Jende gutxi etorri da hitzaldira. Ez naiz harritu, gai horrekin… Hara, horko hori ezaguna dut, baso ekologiako hitzaldi batean aritu zen hizlari. Gaur entzule etorri da. Beste hura ere bai, Soziolinguistika Klusterrerako lanean aritu zen Euskarabenturan. Beno, esperotakoa, Hizkuntzen ekologia hizpide, bateko eta besteko bitxienak elkartu gara. Tira, goazen barrura, agindu didazu, eta nik, barrura egin zurekin.

Aretora sartzerakoan, betiko zalantzak. Erdiparean jartzea erabaki dugu, bizilagunaren eta zinegotziaren artean. Berokiak erantzi, argiak itzali, eta di-da hasi da hitzaldia. «Hizkuntzek espezieen antzeko jokabidea dute», dio hizlariak. Bai, baliteke, bizidunak bezala tokiko baldintzetara egokitzeko espezializatzen dira. Belarrira xuxurlatu didazu kolore sistemen bitxikeria, hizkuntza bakoitzak tokian tokiko beharren arabera bereizten dituela koloreak. Urdina eta gorria, esaterako, askoz ere zabalagoak ziren lehen euskaldunentzat, harik eta astoak urdinak eta behiak gorriak izateraino.

Une batez jendearen arreta aurpegiei so gelditu naiz, interesa piztu du nitxo ekologikoen gaiak. Katramilatu da, esan didazu, baina ez da trabatu, ongi ulertarazi nahi du. Bi espezie toki eta aldi berean bizitzeko, nork bere bizilekutxoa izan behar omen du, baldintza sorta propioa. Adibidez, hegazti bat ezkurrez elikatzea, eta bestea zomorroz. Elikagai bera janez gero, aldiz, lehia sortzen da, eta ohikoena bakoitzak bere lurraldea izatea da, gainezarri gabe, edo espezie bakarrak egitea aurrera. Ideia hori hizkuntzetara ekarri du adituak, eta arnasguneen kontzeptuarekin lotu. Horietan bertako hizkuntza dago inguruneko baldintzetara hobekien egokituta, eta erabat funtzionala da (lana, aisia, familia, arlo publikoa, pribatua…). Hizkuntza bat ez bada lurralderen batean nagusi, besteek jatorrizkoa ordezkatzeko joera dute, zokoratzekoa, eraginkorragoak direlako hiztunak erreproduzitzen.

Etenik gabe jarraitu du hizlariak gaia josten: dibertsitatearen balioa, diskriminazio positiboak hizkuntza politikan, hiztun komunitate sendoen premia… Ohartzerako denak ari gara berokiak janzten. Azkenaldiko dinamikez aritu gara kanpoan: Korrikaren arrakasta aipatu didazu, Kontseiluaren manifestazioaz oroitu naiz, baita Mikel Arrizabalagak, Lezoko alkate ohi zendu berriak, Urruñako Ikastola sostengatzeko egindako lanaz. Izan ere, hizkuntzak ere sailkatzen dira galduta, galtzorian edo zaurgarri, eta euskarak bizilekutxo aproposa izan dezan, bide luzea dago oraindik urratzeko. Iparraldean azterketak euskaraz pasatzeko borrokan murgildu dira, eta murgilduko gara, maiatzaren 8an, aldarrikapenez jantzitako Herri Urratsean. Mendikate batek lotutako hiztunen itzulera izango da.

Eskutik heldu dizut, eta irmo adierazi, goazen!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.