Jose Luis Ansorena bekaren II. edizioa, bihar

Andra Mari Abesbatzaren egoitzan izango da, 16:00etan, eta 13 ikaslek hartuko dute parte jendearentzat zabalik egingo diren probetan.

Jose Luis Ansorena bekaren kartela.

Duela bi urte hasitako bideari jarraipena emanaz, Errenteria-Oreretako Andra Mari abesbatzak bere egoitzan antolatu du Jose Luis Ansorena beka emateko interpreteen lehiaketa. Beka horren bigarren edizioa bihar izango da, 16:00etatik aurrera.

Musikeneko Interpretazio Klasiko eta Jazz Masterretako hamahiru ikaslek hartuko dute parte jendearentzat zabalik egingo diren probetan. Lehiaketaren irabazleak beka bat jaso eta kontzertu bat eskainiko du Errenteria-Oreretan aurrerago iragarriko den datan. Epaimahaiaren erabakia bihar bertan jakinaraziko da, proba guztiak bukatutakoan.

Jose Luis Ansorena bekaren bidez, batetik, Musikeneko Masterretako ikasleek laguntza ekonomikoa izango dute euren prestakuntzarako; eta, bestetik, Andra Mari Abesbatzak bere sortzaileak abiatutako bidetik jarraituko du talentu gazteei laguntzen eta euskal musika bultzatzen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.