Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
AROA MORENO DURAN. IDAZLEA.

[Elkarrizketa] «Belaunaldi zaharrak badoaz, eta galdetu al diegu nahiko?»

Idazle madrildarrak (1981) bidaia luzea egin du, espazioan nahiz denboran, ‘La bajamar’ obra Pasai Antxon kokatzeko. Bertako familia baten historia oinarri, «testigantza anonimoak» jaso ditu.

Morenoren bigarren eleberria da ‘La bajamar’. Traumak zeharkaturiko Antxoko familia bateko hiru emakumeren istorioa kontatzen du.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/05/06

Gau batean, Donostiako Alde Zaharrean, gizon ezezagun batek kaletik gelditu eta esan zizun: «Nire historia kontatu behar dizut». Horrela jaio zen ‘La bajamar’.
Bai, hori horrela izan zen. Hark [Jesus Mari Corman antxotarrak] dio nik proposatu niola elkarrekin kafe bat hartzea, baina hori ez da egia! [barrez].

Donostian nintzen [Madrilen bizi da] irakurketa talde batera gonbidatu nindutelako bertan. Egia esanda, oso talde polita sortu zen La hija del comunista-ri [bere lehenengo liburua] buruz hitz egiteko. Horren bukaeran, Jesus Mari Corman hurbildu zitzaidan, hura taldean egon zen, baina ni ez nintzen sikiera konturatu, eta esan zidan liburu hura irakurri zuela, asko gustatu zitzaiola, eta hark bazuela familiarteko pasarte bat nirekin partekatu nahiko lukeena.

Gainera, kontatu zidan hura artista zela, erakusketa bat zuela garai horretan, eta esan nion: ‘Tira, goazen hura ikustera eta bukatzerakoan hartuko dugu kafea’. Hala egin genuen hurrengo egunean.

Bere amaren eta haren ahizpen historia kontatu zidan. Hunkigarria iruditu zitzaidan, eta pentsatu nuen beharbada hori izan zitekeela nik gero idatziko nuen zerbaiten hazia.

Eleberria hasten da Pasai Antxoko errekan itota agertzen den 8 urteko haur batekin. Nor izan zen hura?
Hiru emakume horien anaietako bat. Haur hori Antxoko errekan ito zen, bertan arrantzan jolasean ari zela, beste haur zaharrago batek bultza egin ziolako. Marea jaitsi arte ez zuten gorpua aurkitu, ezta hura bertatik atera ere.

8 urteko haur horren amak halako batean etxeko mahaian topatu zituen bost txitxarro, bururik gabe, eta jakin zuen semea arrantzatzera atera zela. Haren bila irtetean topo egin zuen drama horrekin guztiarekin.

Benetan jazotako historia bat da hori. Haurrak, nobelan, Matias du izena, baina errealitatean Sebas zen, Jesus Mariren [Corman] osaba. Anekdota izugarri hori erabili nuen, hein batean, islatzeko nola iragan urruneko gertakari bat, traumaren gainean hitz egin ezean, belaunaldiz belaunaldi besterentzen joan daitekeen.

Seme gaztea galdu berri zuen ama horren azalean jarri zinen zu, Jesus Mari Cormanek historia kontatu zizunean.
Bai, orduan 2 urteko seme bat bainuen. Ama izan nintzenean, lehen hiletan, kasik emozionalki drogatuta sentitzen nintzen; egunero jaikitzen nintzen oso-oso nekatuta, baina poz oso intentsu batekin, maiteminduta banengo bezala! Baina berehala konturatu nintzen horrek guztiak ‘b’ aurpegi bat zuela: beldurra.

Amatasunak, niri, beste gauza guztien gainetik, beldurra estalgabetu zidan. Haur horri zerbait gertatzearen beldurra; eta alderantziz, niri zerbait gertatu eta haur hori ez zaindu ahal izatearena.

Orduan, pentsatzen hasi nintzen: ‘Beldur hau nire amak ere izango ote zuen? Eta amonak?’, eta ia-ia perspektiba genealogiko bat eraikitzen hasi nintzen, nire familiako emakumeen bitartez, amatasunaren gainean. Historia horien piezak batzen hasten zarenean ohartzen zara emakume horiek erabaki izugarri zailak hartu behar izan dituztela euren seme-alabak babesteko.

«Gerra bukatuta, nork mantendu ditu etxeetako sutondoak bizirik? Emakumeek»

Historian zehar, gizonak, inork garrantzitsutzat jo izan duen horri buruz arduratu dira; eta emakumeak, aldiz, benetan garrantzitsua zena zaintzen gelditu dira: izango ziren belaunaldi horiek.

Emozio nahaspila horretan murgilduta nengoela egin nuen topo haren [Cormanen amaren] historiarekin.

Hiru emakume ditu oinarri ‘La Bajamar’-ek. Gizonak sartu-irtenka dabiltza emakume horien bizitzetatik, baina fokua emakumeetan, ametan, jarri duzu.
Munduaren nire kontzientzia eta ikuspuntua ama den emakume batena da, eta interesa pizten dit ni bezalako emakumeek beste testuinguru historiko batzuetan bizi izan duten hori jasotzeak.

Literaturaren historia beti arduratu da gizonen ahots eta bizipenak kontatzeaz, horiek baitira Historia, maiuskulaz, aktibatu izan dutenak: gerrara eraman gaituztenak, matxinadetara gidatu gaituztenak…

Ez dakit, gizonek ere, hein batean, suntsipen handiak eragin dituzte, eta artean, zertan ari ziren emakumeak? Zergatik ez dago jasota? Gerra bukatuta, nork mantendu ditu etxeetako sutondoak bizirik? Emakumeek.

Mende ilunak izan dira; emakumeei ahotsa kendu zaie, eta uste dut kontakizun horien gainean egun idazten jarraitzea funtsezkoa dela.

Isilean gordetako memoria hori aitortzeko saiakera al da liburua bera?
Zalantzarik gabe. Hori da argumentuaren ardatza, eta nire obsesio txiki batekin ere bat dator: jende anonimoaren testigantzak jasotzearena. Belaunaldi zaharrak badoaz, desagertzen ari dira, eta galdetu al diegu nahiko? Non daude gure aiton-amonen historiak?

Jesus Mari Corman eta Aroa Moreno.

 

Zure ‘istorioaz’ aritzeko etengabe ari gara Cormanen amaren ‘historiaz’. Zer konta daiteke azken horri buruz?
Cormanen amak Antonia Seco du izena, eta hura, bere bi ahizpekin, haien amak Vapor Habana barkuan ontziratu zituen 1937ko ekainean. Ontzi hori Santurtzitik atera zen, norabide garbirik gabe. Frantzian gelditu ziren eta bertan, barruan zihoazen haurrak banatzen hasi ziren; batzuk Errusiara bidali zituzten, beste asko Erresuma Batura, eta haiek, Cormanen ama eta ahizpak, Belgikara bidali zituzten, bat etxe batera eta beste biak beste batera.

Emakume haiek erbestealdiaren oso historia indartsua dute atzean, eta nik ez dut bertan gehiegi sartu nahi izan La Bajamar-en, gauza oso handia baita.

Jesus Mari bere ama elkarrizketatzen joan zen nik historiaren berri izateko, eta Whatsappeko 10 minutu inguruko audioen bidez joan nintzen kontakizun horiek jasotzen. Antonia memoria eta iraganaz mintzatzen zen, erbesteaz.

«Jesus Mari bere ama elkarrizketatzen joan zen nik historiaren berri izateko»

Bizitakoa fikzionatuta dago liburuan. Kontakizunean biloba da amona elkarrizketatzen duena, amona bera izan dadin, bere hitzetan, gertatutakoaren berri ematen duena. Ez nuen nahi hirugarren pertsonan egindako narraziorik, baizik eta haren ahotsa gorde zedin. Izan ere, hainbat hitz hain gordin eta eder kontatzen zituen Antoniak, hain natural, non nik literalki hala jasotzea erabaki nuen.

Baina, ebidenteki, hori guztia fikzio erraldoi baten barruan dago kokatuta: amona entzuten duen biloba hori ez zen benetan existitu, ez eta haren alaba ere.

Nik uste Jesus Marik kontatu beharko lukeela haien historia. Poema bilduma baten bidez egin du [ez du argitaratu] eta oso-oso ederrak dira. Esango nuke oraindik bere historia idazten bukatu ez duen familia bat dela Cormanena.

Zuk zeuk, zure ‘istorioa’ sortu ahal izateko, distantzia apur bat hartu behar izan zenuen. Audioak jasota ia urtebetez egon zineten apenas hitz egin gabe.
Normalean azkar idazten dut, baina dena ari zen oso motel gertatzen, eta hark grina handia zuen zer egiten ari nintzen jakiteko. Bestalde, oso konplikatua zen familia oso baten ondare emozionala jasotzea, jakinda jazotakoak sendi horren bizitza guztiz aldatu zuela, bai haurraren heriotza errekan, nahiz hiru emakume horien erbesteratzeak. Errespetuz eta kontu handiz tratatu behar duzu norbaitek eskutan eman dizun material hauskor hori guztia. Literalki eman baitzidaten, audio horien bitartez.

Horren jakitun, bestalde, sortze-askatasun guztizkoa baliatu behar duzu, obra literario bat egiten ari baitzara. Sinetsita nago errealitatea literaturaren zerbitzura jarri behar dela, eta hori egin ahal izateko distantzia hartu behar izan nuen harengandik.

Hor apustu bat egin behar izan nuen, ‘dena edo ezer ez’, hordago bat: idatziko dut, eta bukatuta dagoenean emango diot. Momentu horretan, banekien agian pertsona hori betiko galduko nuela; arriskua hor zegoen.

Baina hark onetsi zuen.
Hala da, Jesus Marik ulertu zuen. Nik nobelan esaten dudan bezala, ‘idazketaren bideak oso bihurgunetsuak dira’, eta apur bat menderaezinak, zenbaitetan.

Ia urte hori igarota, mahai gainean jarri zenion liburuaren lehen zirriborroa.
Hark izugarrizko susto aurpegia jarri zuen [barrez esan du], nik uste biok oso urduri ginela. Eta, tira, hurrengo egunak, irakurketarenak, zailak izan ziren niretzat, ez bainekien nola hartuko zuen. Batik bat, bukaerak arduratzen ninduen.

«Antonia [Jesus Mari Cormanen ama] memoria eta iraganaz mintzatzen zen, erbesteaz»

Nola lagundu zizun hark, Antxon bertan, ‘in situ’, zuzenketak egiten?
Ni egona nintzen Pasaian eta hartuak nituen apunteak; beti iparrorratza eskuan, gainera! Zuek hemengoak baitzarete eta oso barneratuta duzue eremua, baina kanpotik zaila da ulertzen barrutien eta badiaren egitura.

Jesus Marik Antxoko iraganari buruzko gauza asko azaldu zizkidan, eta lehen edizio hori irakurri ondoren, liburua bueltatu zidan post it-ez josita, bazirelako istorioan ekintza batzuk, errealitatean, geografikoki, guztiz eginezinak zirenak. Pertsonaia bat di-da batean mugitzen zen, paseoan, badiaren punta batetik bestera; edota ETAko kide batzuk, esate baterako, garai hartan portuan zegoen poliziaren bulego aurrean elkartzen ziren.

Hori dena Jesus Marik zuzendu eta, hari esker, eta egiari zor, apur bat errealagoa bilakatu ahal izan nuen kontakizuna.

Informazio hori, berez, pisu gutxikoa da pasaitarra ez den irakurle ororentzat, eta zalantza egin nuen zer-nola tratatu, errazagoa baitzen niretzat kokalekua fikzionatu eta nahasmenak ekiditea. Baina, bestalde, zorretan sentitzen nintzen Pasaiarekin, errespetu bat merezi zutela uste nuen bai herriak eta baita bertakoek ere, eta horri heldu nion.


Liburuko pasarteak argazki bilakatu ditu Antxotarrok Historia Mintegiak.
La bajamar liburuaren kariaz, Antxotarrok Historia Mintegiak argazki erakusketa bat jarri du ikusgai Antxoko Kultur Etxean, liburuko pasarteekin loturiko herriko irudi historikoekin. Esposizioa igandera arte (hilak 8) egongo da ikusgai; gaur 18:30etik 20:30era, eta bihar nahiz etzi 11:30etik 13:30era.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.