Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Herritarren beharretara egokituko den proiektua xede

Donibaneko Saneamendu Osotasunaren Aldeko herri batzarrak mahai gainean jarri ditu sanjuandarren eskaerak. Dagoeneko enkargatuta dago azken proiektua, eta beldur dira entzungor ez ote dieten egin.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/05/06

Iragan hil bukaeran herri batzarra egin zuten sanjuandarrek, Donibaneko Saneamendu Osotasunaren Aldeko herri batzarrak deituta. 2021eko urrian udalak, aldundiak, URA Agentziak eta Añarbeko Urak erakundeek elkarlanean egikarituko duten saneamendurako proiektua jendaurrean jarri zuten, eta horri «osagabe» iritzi zioten bizilagun askok. Testuinguru horretan, obrekin sanjuandarren oinarrizko beharrak ase daitezen lanean dihardu herritar talde batek.

Azken bilkuran gaurdaino eginiko urratsen berri eman zieten herrikideei bost bozeramailek. Hiru gabezia nagusi ikusten dizkiote aurreproiektuari: lanek ez dutela ahalbidetuko gas zerbitzua helaraztea alde zaharreko bizilagunei; 40 etxe inguru saneamendu sare berrian integratu gabe geldituko direla; eta epeak luzeegiak direla.

Susmoa dute gabezia horiek diru kontua ez ote diren, eta zifretara jo dute hori justifikatzeko. Izan ere, azken urteotan saneamendurako proposamen bat baino gehiago diseinatu baitira: 2009koak 5 milioi euroko aurrekontua zuen, eta urtebeteko iraupena; 2018koan epea 21 hilabetera luzatu zuten, 6,5 milioi euroko kostua asumituz; gaurkoak, aldiz, 4,6 milioiko aurrekontua du, eta obrak 5-7 urte bitarte luzatzea aurreikusi dute.

Herritarren proposamenak
Sanjuandarren eskaerak argiak dira: gas hornidura bermatzea; etxe guztiak sarean integratzea edota, behintzat, instalakuntzak prest uztea «epe motzean» euren arazoari irtenbidea emateko; eta obraren iraupena 3 edo 4 urtera murriztea. Azken proposamen horretarako, deskantsu tarteak gutxitzea eskatu dute (Gabonetan eta Aste Santuan, 2 astez beharrean, bakarrean etetea obrak; udan, aldiz, 4 hilabete beharrean, asko jota, hilabete eta erdiz luzatzea deskantsuak).

Lanak hasi eta bukatzeko ordena ere errotik aldatu nahi dute, bizilagunentzako onuragarriagotzat baitute Bonantza inguruko etxeetatik hasi eta Bizkaia plazan bukatu beharrean, alderantziz egitea. Horrela, lehen etxebizitzak sarera atxikitzen joango lirateke, obrak guztiz bukatu arte itxaron beharrean, lotura barrutiko alde berri horretatik egin behar baita; alde zaharretik hasiko balira, eremu berriko lanak egin arte ezingo litzateke sarea martxan jarri.

Eskaera berriak barne hartzeak sor litzakeen zailtasunei aurre egiteko, besteak beste, proposatu dute motora zerbitzu berriak martxan jartzea, kalea zapaldu ezin denean bizilagunen elkarbizitza bermatu eta denda nahiz tabernen jarduera babesteko.

Berme instituzionalik ez
Argi dute zer nahi duten, eta dagoeneko bildu dira herriaren ordezkari politikoekin elkarlana galdegiteko. Aldundian ere aurkeztu dituzte euren alegazioak, baina bi instituzioetako arduradunek, borondatea ageriko egin badute ere, konpromisorik hartu ez dutela salatu dute.

Gipuzkoako gobernu organoak Pasaiako Udalaren teilatura bota du pilota: «Hau saneamendu proiektu bat da; gasa zerbitzu berri bat da eta udalari dagokio». EH Bilduk aurtengo aurrekontuari egindako proposamen bati esker, azterlan bat egiten ari dira gasa mendi magaletik eraman ote daitekeen aztertzeko, baina oraindik ez da erantzun ofizialik.

Epeak zehaztea ere udal gobernuaren erantzukizuna dela esan du aldundiak, eta 40 etxeen babesgabetasunari hala erantzun diote: «Erregistroak falta dira, eta orain ezingo da egin».

Pasaitarren alderdi ordezkariei dagokienez, banan-banan aztertu dituzte egoerak. Ahal Dugu eta EH Bildu zaku berean sartu dituzte: «Herritarron eskaerekin bat egin dute». EAJren jarrerari «on» iritzi diote, «baina ez dute aldaketarako konpromisorik hartzen». PSE-EEk herritarren bilera eskakizun «errepikatuei» erantzun ere ez izana gaitzetsi dute. Alderdi sozialistak, ordea, jeltzaleekin osatzen duen udal gobernuan, euren beharrei erantzuteko borondatea adierazi duela aitortu dute, baina besterik ez. «Aldaketa eskaerarik ere ez diote aurkeztu proiektuari».

Bizilagunek jakin dute dagoeneko enkargatuta dagoela behin-betiko proiektua. Euren eskaerak barne hartuz, baina? Ez dute horretarako erantzunik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.