Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

[Erreportajea] Jaizkibel eta herriko ondarea batuko ditu Xoxolurrek

Igandean egingo dute Lezon Oarsoaldeko eta Bidasoko XXXIII. Ibilaldi Neurtua. Jaizkibeldik egin beharreko martxa baino askoz gehiago izango da, edukiz bete duelako bidea herriko mendizaleen taldeak.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/05/06

Lezoko Xoxolur Mendi Klubak, lezoarren eta beste hainbat eragileren laguntzarekin, Oarsoaldeko eta Bidasoko Eskolarteko XXXIII. Ibilaldi Neurtua antolatu du etzirako. Eskolarteko Mendi Lehiaketen barrukoa da jarduera, eta 2020an egitekoa zen: pandemiaren hasierak bertan behera utzarazi zuen, eta bi urte geroago berreskuratuko du Xoxolurrek. 08:30etik 09:00etara joango dira irteten taldeak Gurutze Santuaren plazatik, herrika eta bost bat kidekoak. Orotara, 300dik gora mendizale, gazteak eta helduak, espero dituzte Lezon. Gipuzkoako Mendi Federazioaren ekimenez egiten dituzte martxa neurtu horiek, eta Lezokoaz gain, herrialdeko beste hainbat eskualdetakoak ere egingo dituzte etzi. Izen emate epea itxita dago, baina norbaitek Gurutze Santuaren plazako irteeran agertu nahiko balu, parte hartzeko aukera izango luke.

Bi ibilbidekoa izango da ibilaldi neurtua, luzea eta motza. Xoxolurrekoek jarduera sinplea egin zezaketen, hau da, Jaizkibeldik zehar bi bide sinple prestatu eta kito. Baina ez da horrela. Herriaren historia, ondarea eta jai nahiz festetako pertsonaiak ezagutaraziko dituen jarduera proposatu dute, parte hartzen dutenek (herrikoek eta kanpokoek) izan dezaten berri Lezo herri aberatsa dela, hainbat alorretatik begiratuta. Eta euskaraz. Mendizaletasuna eta Lezo bera uztartuko dituzte, beraz, martxetan. Izan ere, estu lotua baitago herria mendiarekin, eta bereziki Jaizkibelekin. Herriko familiak mendiarekin are gehiago lotu nahi dituzte aldi berean, Xoxolurrekin bat egin dezatela.

Jaione Azpiroz Xoxolurreko kideak nabarmendu du duela bi urteko antolakuntza lanaren jarraipena izan dela azken asteetan antolatutakoa. «Ez dugu ikusten mendia bere horretan, zerbait isolatua bezala. Baizik eta herrigintzaren barruan ere kokatu behar dugu mendia, Jaizkibel. Beraz, herrian egiten ditugun gauzak, herriko historia, herriaren ondarea… hori guztia islatu nahi genuen martxaren bidez». Azpirozen arabera egin duten lanketa bada modu bat ondoko herritako biztanleei Lezo zer den erakusteko, «dauzkagun altxorrak erakusteko era bat. Horiek Lezoko nortasunaren ikur bezala ikusten ditugu guk, eta lotura hori egin nahi izan dugu».

Hala, Azpirozen ustez, mendizaletasunaren bitartez eta mendietan balio asko landu daitezke, eta horien bila joan dira, «beti egon da mendiaren eta herritarren arteko lotura bat. Lezon hala da».

Sorpresak bidean
Iparragirretik, Sotxotik, Munttarretik edo Pattitturritik pasatuko da martxa, eta gune horietan jarriko diete beharrezkoa den zigilua partaideei. Hasi den toki berberean bukatuko dute bidea, Gurutze Santuaren plazan, hamaiketakoarekin. Bertan izango dute zain Maria Labaien sagardogilearen kupela. Aurretik, ordea, bidean azalduko dira frankismoak behartutako langile edo trabajadoreak; Trapujale eta haren lagunak; Zabarre eta enparauak; Korri, Xalto eta Brinko… Horien berri emateko eskuorriak ere egin dituzte Lezoko mendizaleek, aurretik ikastetxeetan banatu direnak.

Tamaina handiko antolakuntza eskatuko du igandekoak. Beraz, Lezoko eragileekin elkarlana ezinbesteko izan du Xoxolurrek dena egoki joan dadin. «Elkarlanaren bidetik antolatu ditugu martxak. Horrela ulertzen dugu herrigintza».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.