Jostakeitan, euskaraz jolasten
Herri Eskolako Euskara Talaiak eta Txirbillak elkarlanean haurrentzako eta familientzako egitasmoa landu dute.
Lezo Herri Eskolako Euskara Talaiak eta Txirbilla Aisialdi Taldeak elkarlanean Jostakeitan egitasmoari ekingo diote maiatza eta ekainean. Lezoko Udalaren babesa du iniziatibak. Haurrek aisia alorrean, gustuko dutena egiten duten bitartean, euskara natural erabil dezaten egitasmoa da, gurasoekin une horiek konpartituz. Euskara Talaiaren Familia Lagunak iniziatibaren barrukoa da Jostakeitan.
Bi eragileek lau saio antolatu dituzte, saio bakoitza bi adin tarteren arabera banatu delarik. Hala, horietako bakoitzean, Zotz jarduera baliatu ahal izango dituzte 3-5 adin tartekoek eta euren senideek (17:00etan hasiko dira Zotz-eko jarduerak). Ordubete geroago (18:00etan), Potz jarduera hasiko da 6-9 adin tartekoei nahiz haien guraso edo hurbilekoei eskainia. Jolasean, euskaraz gozatu ahal izango dute den-denek.
Esan bezala, lau saio egingo dira maiatza-ekaina artean. Denak Goiko Plazan izango dira eguraldi egokiarekin; euria egingo balu, Herri Eskolako jolastoki estalira lekualdatuko dute jarduera. Saio guztiak asteazkenez dira, honakoak: hilaren 11 eta 18an, eta ekainaren 1 eta 8an.
