Mariasun Landa omenduko du Koldo Mitxelenak asteartean
Institutuko eraikin erantsiak idazlearen izena eramango du aurrerantzean, eta Landa ikastetxearen egunerokotasunaren parte izango da.

Koldo Mitxelena ikastetxearen 50. urteurrenaren ekintzen harira, Mariasun Landa idazle errenteriarra omenduko du institutuak asteartean, hilak 10, 11:30ean, Koldo Mitxelena BHI-n. Aurrerantzean, institutuaren eraikin erantsiak Mariasun Landa izena eramango du, hortaz, idazlearen izena ikastetxearen egunerokotasunaren parte izango da. Horretarako, orainean eta etorkizunean fokua jartzen duen ekitaldi bat osatu dute Landa omentzeko, eta ikasleek bere ibilbidea aitortuko dute.