Haur literaturan genero berdintasuna lantzeko aukera Oarsoaldera dator
Parean elkarteak solasaldi zikloa antolatu du maiatza eta ekainerako. Horietako bi, bada, Errenteria eta Oiartzunen egingo dituzte.
Parean elkartearen eskutik, haur eta gazte literaturare inguruko hitzaldi sortaren saio guztiak ageri dituen kartela. Sustraietatik eraldatzen, berdintasunetik errotuz izenpean, Parean elkarteak haur eta gazte literaturan genero-berdintasuna sustatzeko solasaldi eta tailer zikloa antolatu du. Antolatzaileek haur literaturan generoaren auzia lantzeak duen garrantzia gizarteratu nahi dute horrela, industria honen inguruko agente ezberdin (idazle, argitaletxe, ilustratzaile, etab.) eta herritarrei hausnarketa prozesu bat eskainita.
Hau horrela, maiatza eta ekainean zehar lau saio burutuko dituzte, Gipuzkoako lau txoko ezberdinetan. Horietako bi, bada, Oarsoaldean burutuko dituzte; Errenteria-Oreretan (hilaren 26an, osteguna) eta Oiartzunen (ekainaren 10ean, ostirala). Hauek dira Parean elkartearen hitzaldi zikloa osatuko duten lau hitzorduak:
Maiatzak 11, asteazkena
Donostiako Tobacco Days liburu dendan, Lur Gallastegi Zendegi idazlearekin solasaldia, arratsaldeko 18:30etan.
Maiatzak 26, osteguna
Errenteriako Lekuona fabrikan, Ainara Azpazu “Axpi”-rekin 8-13 urte bitartean dituzten umeentzako ilustrazio saioa, arratsaldeko 17:30etan.
Ekainak 10, ostirala
Oiartzungo udal liburutegian, Haizea Loira Mitxelena ipuin kontalariak zazpi urtetik gorako umeentzako saioa egingo du, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.
Ekainaren 21ean, asteartea
Irungo CBA udal liburutegian, Pamiela-Kalandraka eta Alberdania argitaletxeekin solasaldia egingo dute, arratsaldeko 19:00etan.
