5.500 eurora arteko diru laguntzak artisauentzat

Artisautzan diharduten enpresa gipuzkoarrek hila bukatu arte egin ahalko dute Foru Aldundiaren laguntzaren eskaera.

Artisautza jarduera nagusi duen enpresa bakoitzak 5.500era arteko diru laguntza jaso ahalko du.

Oarsoaldea Garapen Agentziak jakinarazi du artisautza sustatzeko 5.500 eurora arteko -eskatzaile bakoitzeko- diru laguntzak jarri ditu eskuragai Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren bitartez. Eskaerak hilaren azkenera arte egin ahalko dira.

Artisau jarduera ohikotasunez garatzen duten enpresariek hainbat baldintza bete beharko dituzte onuradun suertatu ahal izateko, besteak beste, 10 langile baino gehiago ez edukitzea, edota ekoizpen zentroa lurralde historiko honetan edukitzea.

Laguntzak enpresaren beharren arabera erabili ahalko dira, honako esparru hauetan:

  • Inbertsioak makinerian, tresnerian, altzarietan eta jarduerarekin zuzenean lotutako informazioa prozesatzeko ekipoetan.
  • Webgunean sortu eta eguneratzean.
  • Gizarte Segurantzako kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak ordaintzeko.
  • Negozio egoitzaren errentamendua ordaintzeko.
  • Kanpoko aholkularitzarako, lantegiaren kudeaketa hobetzen laguntzeko bada.
  • Azoketan parte hartzeko.

Eskaera egin ahal izateko bete beharreko baldintza guztiak ezagutzeko edota eskaera nola egin behar den jakiteko, posta elektroniko bidez jar daitezke interesdunak harremanetan sustatzaileekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.