[Galeria] Eztizen Duque eta Unai Ezeiza garaile Aiako Harrian
Aiako Harria Mendi Martxa eta Lasterketaren bigarren ekitaldia egin zuten atzo. Eguraldia lagun, gozatu ederra hartu zuten partaideek.
Aiako Harria Mendi Martxa eta Lasterketaren bigarren ekitaldia egin zuten atzo, Arritxulo aterpetxeak antolatua. Lasterketan 16 kilometroko ibilbideari aurre egin zioten lasterkariek eta martxazaleek, eguraldi egokia lagun izan zutela. Emakumeetan, lasterketan, Eztizen Duque izan zen garaile, eta gizonetan Unai Ezeiza.
Honakoak dira mendi lasterketako ohorezko postuak
Emakumeak (lasterketa)
- 1. Eztizen Duque Aurrekoetxea (Portugalete) 1.46.48
- 2. Nagore Arizaga Iribarren (Andoain) 1.46.44
- 3. Erika Benitez Rodriguez (Irun) 2.02.23
- 4. Yolanda Fernandez Garcia (Errenteria-Orereta) 2.12.28
- 5. Nerea Bao (Agurain) 2.15.44
Gizonak (lasterketa)
- 1. Unai Ezeiza Jauregi (Urnieta) 1.15.19
- 2. Josu Galvez Calero (Eskoriatza) 1.16.25
- 3. Amets Aranberri Otegi (Zestoa) 1.17.59
- 4. Aitor Conde Mestre (Irun) 1.22.41
- 5. Sergio Ramirez Aprea (Lasarte-Oria) 1.22.42
Lasterketaren sailkapen osoa ikusteko, sartu hemen.
Martxakoak
- 1. Aitzol Arzallus Odriozola (Oiartzun) 1.33.00
- 2. Iñaki Zeberio Arraras (Oiartzun) 2.15.50
- 3. Ianire Gomez de Segura (Donostia) 2.52.59.
- 4. Ekaitz Alberdi Artola (Donostia) 3.14.22
- 5. Onintza Beldarrain Otxoa (Hernani) 3.17.22
Martxaren sailkapen osoa ikusteko, sartu hemen.
Helmugaratzeen eta helmugako giroaren irudiak ikusi nahi izanez gero, sartu hemen (antolatzaileen argaziak dira).