'Alfonbra magikoa' filma, datorren larunbatean Antxoko Kultur Etxean
Pasaiako Zinema Txikiak antolatutako hurrengo saioa Antxon izango da. Doako gonbidapenak dagoeneko eskuragai daude.
Datorren larunbaterako programatu du Pasaiako Zinema Txikiak hurrengo saioa. Antxo izango du geltoki datorren emanaldiak; barruti horretako kultur etxea, zehatzago.
Alfonbra magikoa filmarekin gozatua hartu nahi dutenak 17:30erako bertaratu beharko dira areto horretara. Sarrerak doakoak dira, baina aurretik erreserbatzeko eskatu dute arduradunek. Webgune honetan pelikularen izena bilatuta egin daiteke hori.
