'Arroz urrez' liburuaren aurkezpena Gaztañon
Aurkezpena hilaren 13an izango da, Gaztañoko Auzo lokalean. Mikel Antza liburuaren idazleak gidatuko du aurkezpena.
Gaztaño Auzo Lokalak Arroz urez liburuaren aurkezpena hartuko du hilaren 13an. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan ezarri dute. Liburuaren idazlea Mikel Antza da, eta berak gidatuko du aurkezpena. Hura amaitu ostean, solasaldian bestelako gaiak jorratzeko aukera ere izango dute bertaratuek.