Bizitza berria bizikleta abandonatuentzat
Lezoko Udalak abandonatuta zeuden bederatzi bizikleta eman dizkio Gurpil Artea elkarteari, konpontzeko, eta ondoren berrerabiltzeko.
Lezoko Udalak abandonatuak edo erabilerarik gabe zeuden bederatzi bizikleta eman dizkio Gurpil Artea elkarteari. Errenteria-Oreretan egoitza duen elkarteak konpondu eta berriz ere erabiltzeko prestatzen ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bir-Ziklatu egitasmoaren barruan kokatuta dago egitasmoa.
Gaur eman dizkie udalak bizikletak elkarteko kideei. Zehazki, Jesus Mari Martiarena alkatea eta hainbat udaltzain arduratu dira Gurpil Arteako kide Oihan Lopezi garraiorako gailuak emateaz.
Behin bizikleta horiek egokitzen direnean, Errenteria-Oreretako Hibaika Arraun Elkarteari emango dizkiete haien entrenamendu nahiz desplazamenduetan erabiltzeko.