2022/5/10

Altzate

Gurekin Auzo Elkarteak Altzaten hidrokarburo usaina dagoela salatu du

Gurekin Auzo Elkarteak erantzukizunak eskatu ditu, eta gogoarazi du eremu horretan oraindik hidrokarburoz kutsatutako lurrak daudela.

Koldo Mitxelena BHIk Mariasun Landa omendu du

Ikasleek idazlearekin egoteko aukera, eta haren ibilbidearen berri izan dute. Ikasleek gidatu dute Landari egindako omenaldia.

Gazte Mailako IV. Aurresku Txapelketa Nagusia, igandean

Errenteria-Oreretako saioa Niessen Kulturgunean izango da, 11:30ean, eta 2009 eta 2014 urteen artean jaiotako dantzariek hartuko dute parte.

Bizitza berria bizikleta abandonatuentzat

Lezoko Udalak abandonatuta zeuden bederatzi bizikleta eman dizkio Gurpil Artea elkarteari, konpontzeko, eta ondoren berrerabiltzeko.

[Galeria] Igande biribila

Xoxolurrek herriko eragileekin elkarlanean antolatutako Oarso Bidasoko Martxa Neurtuarekin ezarritako helburuak bete dituzte.

Asfaltatze lanengatik, aldaketak Trintxerpe eta San Pedroko trafikoan

Datozen ostegun eta ostiralean zenbait bide zaharberrituko dituztelako aldaketak egongo dira errepideetan eta garraio publikoan.

Mineralen bila

Arditurriko mineralak aztertzeko ibilaldi gidatua egingo dute igandean

Ehunka urteko ustiapenak utzitako aztarnak bilatuko dituzte partaideek, goizez.

koronabirusa oiartzun

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko epea, zabalik

Ordainketak helbideratuak dituztenei ekainaren 3an kobratuko die udalak dagokien kopurua.

EHko Pala Txapelketa, azken txanpan

Finalak jokatuko dituzte larunbat honetan zortzi bikotek, Madalensoron. 8:15an hasiko dute lehia.

Cristobal Gamon BHI-k 25. urteurrena ospatuko du

Data esanguratsu hori ospatzeko, erakusketa bat eta ikasle eta irakasle ohien bazkari bat antolatu dituzte.

Izan Euskararen Paparazzi

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak laugarrenez antolatu du eskualdeko establezimenduen hizkuntza paisaia indartzeko argazki lehiaketa.

Gehiago