Gurekin Auzo Elkarteak Altzaten hidrokarburo usaina dagoela salatu du

Gurekin Auzo Elkarteak erantzukizunak eskatu ditu, eta gogoarazi du eremu horretan oraindik hidrokarburoz kutsatutako lurrak daudela.

Altzate Altzateko eremua.

Gurekin Auzo Elkarteak Altzateko eremuan egiten ari diren deskontaminazio-lanak nahikoak ez direla salatu du. Lanen luzapena kritikatu, eta oraindik eremu horretan hidrokarburoekin oso kutsatuta dauden lurrak daudela jakitera eman du. Horren adibide gisa zonaldean azken egunetako hidrokarburo-usaina aipatu egin du auzo elkarteak.

2005ean hasi zituzten lehen deskontaminazio-lanak, baina elkartearen aburuz ez dira nahikoak. Hori argudio hartuta, erantzukizunak eskatu dituzte eta gogoarazi dute “lehen deskontaminazio-lanen ondoren aurreikusitako etxebizitzen eta hotelaren proiektua garatu izan balitz, lursail batzuetan finkatuta egongo lirateke, eta, frogatu denez, hidrokarburoetatik eratorritako material oso kutsakorrak daude oraindik”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.