Bizitza berria bizikleta abandonatuentzat

Lezoko Udalak abandonatuta zeuden bederatzi bizikleta eman dizkio Gurpil Artea elkarteari, konpontzeko, eta ondoren berrerabiltzeko.

Lezoko Udalak abandonatuak edo erabilerarik gabe zeuden bederatzi bizikleta eman dizkio Gurpil Artea elkarteari. Errenteria-Oreretan egoitza duen elkarteak konpondu eta berriz ere erabiltzeko prestatzen ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bir-Ziklatu egitasmoaren barruan kokatuta dago egitasmoa.

Gaur eman dizkie udalak bizikletak elkarteko kideei. Zehazki, Jesus Mari Martiarena alkatea eta hainbat udaltzain  arduratu dira Gurpil Arteako kide Oihan Lopezi garraiorako gailuak emateaz.

Behin bizikleta horiek egokitzen direnean, Errenteria-Oreretako Hibaika Arraun Elkarteari emango dizkiete haien entrenamendu nahiz desplazamenduetan erabiltzeko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.