Bi film Errenterian GNAT Zinema programaren barruan
'La vida secreta de los árboles' eta 'De quijotes y semillas' filmak emitituko dituzte Niessenen.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren II. Erakustaldia antolatu du maiatzaren 10etik 20ra bitartean. Gipuzkoako naturarekiko harremana bultzatzeko ekitaldien eta baliabideen programa bat da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan bi film emitituko dira programa horren barruan.
La vida secreta de los árboles eta De quijotes y semillas izango dira Niessenen ikusi ahal izango diren filmak. Lehenengoa hilaren 17an emitituko dute; eta bigarrena hilaren 19an. Saio guztietarako sarrerak doakoak izango dira, eta sarrerak eskuratu ahal izateko egoitza bakoitzaren ohiko bideak erabiltzea dago, edo bestela hemen klik eginez ere eskuratu ahal izango dute interesdunek.
Bestetik, naturari buruzko emanaldiak antolatu dira DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta. Aipatutako saioak hilaren 13an egingo dira Errenteria-Oreretan, eta Natura bizia dokumentala emitituko dute.