Bretainiako Korrikan parte hartzeko deia egin diete oiartzuarrei
Ar Redadeg lasterketara joateko bidaia antolatu du Oiartzun-Karaez senidetza elkarteak, bertan bretoiaren alde egingo duten ekitaldian parte hartzeko. Hilaren 25ean (asteazkena da) abiatuko da autobusa herritik.
22. Korrikak dagoeneko bere ibilbidea egin duen arren, oiartzuarrek beste Korrika berezi batean parte hartzeko aukera izango dute hil amaieran, Ar Redadeg izenez ezaguna den ‘Bretainiako Korrika’ egingo baitute hurrengo asteburuan. Bretoieraren aldeko lasterketara joateko bidaia antolatu dute aurten ere Oiartzun-Karaez Senide Batzordeak, udalak eta AEKk elkarlanean.
Autobusak antolatu dituzte Redadeg-era. Hilaren 25an (asteazkena da) 21:00etan abiatuko da autobusa, Elizalde Ikastetxeko geltokitik. Itzulera aldiz, igandean izango da, eguerdi aldean iritsiko dira oiartzuarrak herrira. 130 euroko prezioa du bidaiak, lotarako lekuak barne. Izena emateko helbide honetara idatzi edo 943 49 39 57 telefono zenbakira deitu beharko da.