Ereintzak eskubaloi eskola antolatu du maiatzerako

Entrenamenduak astelehenetan izango dira Beraungo frontoian, eta 2010, 2011 eta 2012 urteen artean jaiotako neska-mutilei zuzenduta daude.

Ereintzako nesken partida bat.

Ereintza Eskubaloi Taldeak 2010, 2011 eta 2012 urteen artean jaiotako neska-mutilei zuzendutako eskubaloi eskolako entrenamenduak antolatu ditu. Saio horiek maiatzean zehar izango dira Beraungo frontoian. 2010 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteek astelehenetan entrenatuko dute, 17:00etatik 18:00etara; eta 2012ko haurrak, berriz, astelehenetan ariko dira, 18:00etatik 19:00etara. Informazio gehiagorako, interesdunek ereintza_eskubaloia@hotmail.com helbide elektronikora idatz dezakete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.