Hitzaldia eta argazki erakusketa, Urdaburuko egoitzan

Maiatzaren 19an, 19:30ean, Igone Bravo biologoak Zumaiako Flyscharen inguruko hitzaldi bat emango du, eta, gainera, argazki erakusketa bat egongo da.

Igone Bravok emango du Flyscharen inguruko hitzaldia.
Maiatzaren 19an, osteguna, 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan, Igone Bravo biologoak Zumaiako Flyschari buruzko hitzaldi bat emango du. Horrez gain, Patxi Motiño eta Carlos Bayonen argazkiekin bideo proiekzioa egingo da. Proiektatuko diren argazki horiekin erakusketa bat osatuko dute, eta ikusgai izango da mendizaleen egoitzan, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.