Karrika, Bazterrak Txukuntzen egitasmoaren hurrengo geltokia
Igandean auzoko bazterretan botatako hondakinak bilduko dituzte, udalaren arabera, "auzoa txukuntzeaz gain, hondakinen arazoaren inguruko sentsibilizazioa egiteko" asmoz.
Bazterrak Txukuntzen egitasmoak beste deialdi bat egin du iganderako (hilak 15), aurtengo hirugarrena izango da. Oraingo honetan Karrika auzoa garbituko dute, auzolanean. 9:30etik aurrera auzoko bazterretan botatako hondakinak bilduko dituzte, udalaren arabera, “auzoa txukuntzeaz gain, hondakinen arazoaren inguruko sentsibilizazioa egiteko”.
Bilketaren ondoren hamaiketakoa egingo dute partaideek.